[itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!
Igor Odriozola Sustaeta
igorodriozolasustaeta a bildua gmail.com
Or, Urt 25, 10:42:29, CET 2013
Elgoibar eta Mutriku aldean ere mugagabea erabiltzen da, izen+adjektiboaz
ere bai:
- Ze bero!
- Ze egun eskas!
Erabilera hori ez da, beraz, hain mugatua.
Bittor Hidalgo<bittorhidalgo a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2013
urtarrila 25 10:03):
> Nire erabileran biak izan ohi dira on. Baita ere A ZE ETXE! / A ZE
> ETXEA! Adjektiboarekin hala ere beti (edo bestela nahiko brezi), mugatua: A
> ZE ETXE EDERRA! A ZE ETXE EDER! (askoz markatuagoa).****
>
> ** **
>
> Hau dio OEHk adibide Pila baten aurretik ZER sarreran:****
>
> ** **
>
> *4.* (V-gip, L, BN, S; Lar, Dv (V-m)), *ze* (V-gip; Añ, Dv (V)).
> (Pronombre exclamativo). Ref.: Lh; Etxba *Eib* (*zer, ze*). (Precedido
> con frec. de *a* o *ai*). Qué. "(Bravo) páxaro, *ha zer txorikumea!*"
> Lar. "(Buena) partida, buena alaja, *ha zer mentua*" Ib. "(Bravo) páxaro!
> (c.) *a ze txorikumea!*" Añ. "*Zer zorigaitza!* quel malheur! [...] *Zer
> gizona!* quel homme!" Dv. "*Ze egija andijak,* quelles grandes verités"
> Ib. "*Ze gizon ederra!* !Qué hombre tan guapo¡ Esta locución parece
> extraña a la lengua, debiendo decirse: *Au da gizon ederra!* o *Gizon
> onen ederra!*" A. "*Zer aira! zer debrü!* (S), que diable! [...] *Zer
> bakhotxa* (S; Foix), quelle pièce!" Lh. "*Zer urhatsean zabiltzana, *à
> quelle allure vous merchez!" Lf *Gram* 745. "*Zer gauza ederrak
> Jaungoikuagandikuak!*" Etxba *Eib.* [image:
> http://www.euskaltzaindia.net/images/stories/oeh/borobila.gif]*Tr.*Documentado en autores de todas las épocas y dialectos. En la gran mayoría
> de los ejs., el sintagma nominal introducido por *ze(r)* va determinado,
> tanto si se trata sólo de un sust., como de sust. + adj.. Con todo, la
> mayoría de los ejs. de empleo indet. corresponde a autores septentrionales,
> sobre todo hasta principios del s. XIX.****
>
> ** **
>
> ****
>
> Ikurraz eta *Euskaldun Bihotzekoak* kanpainaren inguruan,****
>
> ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak****
>
> ===========================
> Bittor Hidalgo Eizagirre
> Gaztelu kalea, 25, 4.A
> 20013 Donostia (Gipuzkoa)
> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
> Tfnoak: 943326855 // 655728290
> posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
> ===========================****
>
> ** **
>
> *From:* Amaia Lasheras [mailto:amaiatxo a bildua yahoo.es]
> *Sent:* Friday, January 25, 2013 9:46 AM
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!****
>
> ** **
>
> Aspaldiko, Junkal!
>
> Gure inguruan ere, mugatua erabiltzen da eta hiztunek bestea okertzat joko
> lukete.
> Zehazkin eta Elhuyarren agertzen diren adibideetan ere, mugatua agetzen
> da, baina oker ez banago, adibide horietan izenaren ondotik adjektiboa
> agertzen da: Zer ikuspegi ederra! edo Zein lore polita!
>
> Zure lankideek kasu horretan ere mugagabea erabiltzen dute? Hau da: Zer
> ikuspegi eder! edo Zein lore polit!
>
> Ongi-ongi izan.
>
> Amaia****
>
> ** **
> ------------------------------
>
> *De:* junkal elizalde <junkal.elizalde a bildua gmail.com>
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Enviado:* Viernes 25 de enero de 2013 9:08
> *Asunto:* [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!****
>
> ** **
>
> Egun on denoi,
>
> Nola behar dute euskara batuan harridurazko esaldi horiek?
>
>
> Nafarroa aldean mugatua erabiltzen dugu, Leitzan bai behintzat (ze mina,
> ze belarritakoak, ze mozkorra...).
>
> Gure lankide zumaiar eta zertoarrek, ordea, mugagabea erabiltzen dute (ze
> min, ze belarritako, ze mozkor, etab.), eta mugatua oso arrotza egiten
> zaiela diote.
>
> Biak dira zuen ustez onargarriak? Dialekto kontua izanen da?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik,
>
> Junkal****
>
> ** **
>
--
-----------------------------------------
*Igor Odriozola Sustaeta*
Tel: +34 655 720 396
48003, Bilbo
Euskal Herria
-----------------------------------------
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/6c1cc445/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago