[itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Or, Urt 25, 10:03:50, CET 2013


Nire erabileran biak izan ohi dira on. Baita ere A ZE ETXE! / A ZE ETXEA!
Adjektiboarekin hala ere beti (edo bestela nahiko brezi), mugatua: A ZE ETXE
EDERRA! A ZE ETXE EDER! (askoz markatuagoa).

 

Hau dio OEHk adibide Pila baten aurretik ZER sarreran:

 

4. (V-gip, L, BN, S; Lar, Dv (V-m)), ze (V-gip; Añ, Dv (V)). (Pronombre
exclamativo). Ref.: Lh; Etxba Eib (zer, ze). (Precedido con frec. de a o
ai). Qué. "(Bravo) páxaro, ha zer txorikumea!" Lar. "(Buena) partida, buena
alaja, ha zer mentua" Ib. "(Bravo) páxaro! (c.) a ze txorikumea!" Añ. "Zer
zorigaitza! quel malheur! [...] Zer gizona! quel homme!" Dv. "Ze egija
andijak, quelles grandes verités" Ib. "Ze gizon ederra! !Qué hombre tan
guapo¡ Esta locución parece extraña a la lengua, debiendo decirse: Au da
gizon ederra! o Gizon onen ederra!" A. "Zer aira! zer debrü! (S), que
diable! [...] Zer bakhotxa (S; Foix), quelle pièce!" Lh. "Zer urhatsean
zabiltzana, à quelle allure vous merchez!" Lf Gram 745. "Zer gauza ederrak
Jaungoikuagandikuak!" Etxba Eib.
http://www.euskaltzaindia.net/images/stories/oeh/borobila.gifTr. Documentado
en autores de todas las épocas y dialectos. En la gran mayoría de los ejs.,
el sintagma nominal introducido por ze(r) va determinado, tanto si se trata
sólo de un sust., como de sust. + adj.. Con todo, la mayoría de los ejs. de
empleo indet. corresponde a autores septentrionales, sobre todo hasta
principios del s. XIX.

 



Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,

ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak

===========================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
===========================

 

From: Amaia Lasheras [mailto:amaiatxo a bildua yahoo.es] 
Sent: Friday, January 25, 2013 9:46 AM
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!

 

Aspaldiko, Junkal!

Gure inguruan ere, mugatua erabiltzen da eta hiztunek bestea okertzat joko
lukete.
Zehazkin eta Elhuyarren agertzen diren adibideetan ere, mugatua agetzen da,
baina oker ez banago, adibide horietan izenaren ondotik adjektiboa agertzen
da: Zer ikuspegi ederra! edo  Zein lore polita!

Zure lankideek kasu horretan ere mugagabea erabiltzen dute? Hau da: Zer
ikuspegi eder! edo Zein lore polit!

Ongi-ongi izan.

Amaia

 

  _____  

De: junkal elizalde <junkal.elizalde a bildua gmail.com>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com> 
Enviado: Viernes 25 de enero de 2013 9:08
Asunto: [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!

 

Egun on denoi,

Nola behar dute euskara batuan harridurazko esaldi horiek?


Nafarroa aldean mugatua erabiltzen dugu, Leitzan bai behintzat (ze mina, ze
belarritakoak, ze mozkorra...).

Gure lankide zumaiar eta zertoarrek, ordea, mugagabea erabiltzen dute (ze
min, ze belarritako, ze mozkor, etab.), eta mugatua oso arrotza egiten
zaiela diote.

Biak dira zuen ustez onargarriak? Dialekto kontua izanen da?

Eskerrik asko aldez aurretik,

Junkal

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/680ad16e/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 87 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/680ad16e/attachment.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/680ad16e/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/680ad16e/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/680ad16e/attachment-0002.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago