[itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!
Dionisio Amundarain Sarasola
dioni a bildua facilnet.es
Ast, Urt 24, 13:45:49, CET 2013
Nik ez nuke sekula esango "Nolako etxe polita" ("Zelako etxe polita"
kasuaren kontra). Baizik "bai etxe polita" nahiz "ze etxe polita". DIONISIO
De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Enviado el: viernes, 25 de enero de 2013 11:40
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!
Mendebaldean, Zer + adj. + art., hau da, 'Ze polita!'.
Baina izena sartuz gero, 'Zelako': 'Zelako etxea!', 'Zelako etxe polita!'
Beti artikuluarekin.
Dena dela, kontuan izan euskara batuan 'ze' lagunartekoa dela, eta 'zer' edo
'zein' hobesten direla.
HB:
ze 2 1 Lgart. h. ezen; zeren 2 Lgart. h. zer; zein
_____
Nork: junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: viernes, 25 de enero de 2013 9:09
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!
Egun on denoi,
Nola behar dute euskara batuan harridurazko esaldi horiek?
Nafarroa aldean mugatua erabiltzen dugu, Leitzan bai behintzat (ze mina, ze
belarritakoak, ze mozkorra...).
Gure lankide zumaiar eta zertoarrek, ordea, mugagabea erabiltzen dute (ze
min, ze belarritako, ze mozkor, etab.), eta mugatua oso arrotza egiten
zaiela diote.
Biak dira zuen ustez onargarriak? Dialekto kontua izanen da?
Eskerrik asko aldez aurretik,
Junkal
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130124/6bf44768/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago