[itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Urt 25, 12:35:55, CET 2013


Txanogorritxok elkarrizketa batean amamari "ze" esatea bidezkoa da
(lagunartekoa edo), euskara batuan onartua beraz, nik uste.

 

Jon

 

 

________________________________

Nork: junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com] 
Bidaltze-data: viernes, 25 de enero de 2013 12:15
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!

 

 

Kaixo denoi, berriz ere:

Hauxe da testuingurua:

Txanogorritxoren ipuina itzultzen ari gara, eta Txanogorritxok zera
esaten dio "amonari":

Amona, ze belarri handi/handiak!
Amona, ze aho handi/handia!

Mugatua erabiliko dugu. Mendebaldean eta ekialdean mugatua erabiltzen
dela dirudi, eta mugagabea lokalismo bat-edo izango litzateke (???). 

Bide batez, Jon eta besteok, kasu horretan ere ze ez litzateke onartuko
euskara baturako? Haur-literatura da, eta ahozkotasunetik oso gertu
dagoela kontuan hartuta... 
Edozein moduz, ez dugu inongo arazorik zer jartzeko, baina erregistroa
zehazte aldera galdetzen dut. Zein izango litzateke lagunarteko testu
idatzi bat? Elkarri mezuak idazten dizkiogunean baino ezin dugu ze
erabili batuaz?

Eskerrik asko,

Junkal






2013/1/25 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>

Mendebaldean, Zer + adj. + art., hau da, 'Ze polita!'.

 

Baina izena sartuz gero, 'Zelako': 'Zelako etxea!', 'Zelako etxe
polita!' Beti artikuluarekin.

 

Dena dela, kontuan izan euskara batuan 'ze' lagunartekoa dela, eta 'zer'
edo 'zein' hobesten direla.

 

HB: 

ze 2 1 Lgart. h. ezen; zeren 2 Lgart. h. zer; zein

 

 

 

 

________________________________

Nork: junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com] 
Bidaltze-data: viernes, 25 de enero de 2013 9:09
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!

 

 

Egun on denoi,

Nola behar dute euskara batuan harridurazko esaldi horiek?


Nafarroa aldean mugatua erabiltzen dugu, Leitzan bai behintzat (ze mina,
ze belarritakoak, ze mozkorra...).

Gure lankide zumaiar eta zertoarrek, ordea, mugagabea erabiltzen dute
(ze min, ze belarritako, ze mozkor, etab.), eta mugatua oso arrotza
egiten zaiela diote.

Biak dira zuen ustez onargarriak? Dialekto kontua izanen da?

Eskerrik asko aldez aurretik,

Junkal

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/bdc1ef7d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago