[itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!

Elixabete Perez Gaztelu elixabete.perez a bildua deusto.es
Or, Urt 25, 12:43:42, CET 2013


Guri horrela kontatu izan digute eta guk ere horrela kontatu:

-Amona, ze belarri handiak dituzun!
-Zuri hobeto entzuteko!
-Amona, amonatxo, ze begi handiak dituzun!
-Zu hobeto ikusteko...

Aditz eta guzti, alegia.

<jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 25 12:35):

>  Txanogorritxok elkarrizketa batean amamari “ze” esatea bidezkoa da
> (lagunartekoa edo), euskara batuan onartua beraz, nik uste.****
>
> ** **
>
> Jon****
>
> ** **
>
> ** **
>  ------------------------------
>
> *Nork:* junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* viernes, 25 de enero de 2013 12:15
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!****
>
> ** **
>
> ** **
>
> Kaixo denoi, berriz ere:
>
> Hauxe da testuingurua:
>
> Txanogorritxoren ipuina itzultzen ari gara, eta Txanogorritxok zera esaten
> dio "amonari":
>
> Amona, ze belarri handi/handiak!
> Amona, ze aho handi/handia!
>
> Mugatua erabiliko dugu. Mendebaldean eta ekialdean mugatua erabiltzen dela
> dirudi, eta mugagabea lokalismo bat-edo izango litzateke (???).
>
> Bide batez, Jon eta besteok, kasu horretan ere *ze* ez litzateke onartuko
> euskara baturako? Haur-literatura da, eta ahozkotasunetik oso gertu dagoela
> kontuan hartuta...
> Edozein moduz, ez dugu inongo arazorik *zer* jartzeko, baina erregistroa
> zehazte aldera galdetzen dut. Zein izango litzateke lagunarteko testu
> idatzi bat? Elkarri mezuak idazten dizkiogunean baino ezin dugu *ze*erabili batuaz?
>
> Eskerrik asko,
>
> Junkal
>
>
>
>
> ****
>
> 2013/1/25 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>****
>
> Mendebaldean, Zer + adj. + art., hau da, ‘Ze polita!’.****
>
>  ****
>
> Baina izena sartuz gero, ‘Zelako’: ‘Zelako etxea!’, ‘Zelako etxe polita!’ Beti
> artikuluarekin.****
>
>  ****
>
> Dena dela, kontuan izan euskara batuan ‘ze’ lagunartekoa dela, eta ‘zer’
> edo ‘zein’ hobesten direla.****
>
>  ****
>
> HB: ****
>
> *ze* *2* 1 *Lgart.* h. *ezen*; *zeren* 2 *Lgart.* h. *zer*; *zein*****
>
>  ****
>
>  ****
>
>  ****
>
>  ****
>  ------------------------------
>
> *Nork:* junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* viernes, 25 de enero de 2013 9:09
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!****
>
>  ****
>
>  ****
>
> Egun on denoi,
>
> Nola behar dute euskara batuan harridurazko esaldi horiek?
>
>
> Nafarroa aldean mugatua erabiltzen dugu, Leitzan bai behintzat (ze mina,
> ze belarritakoak, ze mozkorra...).
>
> Gure lankide zumaiar eta zertoarrek, ordea, mugagabea erabiltzen dute (ze
> min, ze belarritako, ze mozkor, etab.), eta mugatua oso arrotza egiten
> zaiela diote.
>
> Biak dira zuen ustez onargarriak? Dialekto kontua izanen da?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik,
>
> Junkal****
>
> ** **
>



-- 
Elixabete Perez Gaztelu
Deustuko Unibertsitatea
Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea
Mundaiz, 50
20012 DONOSTIA
+ 34 943 326296

.............................................
LEGEZKO OHARRA: Mezu hau eta bertan esaten dena mezuaren hartzaileari dago
zuzenduta eta isilpeko informazioa izan dezake. Beraz, hutsegite baten
ondorioz jaso baduzu jakinarazi bidaltzaileari eta ezabatu originala.
Debekatuta dago mezu hau beste helbururen batekin erabiltzea .
AVISO LEGAL: El presente mensaje y su contenido es únicamente para la
persona designada como destinatario y puede contener información
privilegiada, legal u otro tipo de información confidencial. Si lo ha
recibio por error, por favor notifiquelo inmediatamente al emisor y borre
el original. Queda prohibido cualquier otro uso que haga usted de su
contenido.
CONFIDENTIALITY NOTICE: This message is for the designated recipient only
and may contain privileged, proprietary, or otherwise private information.
If you have received it in error, please notify the sender immediately and
delete the original. Any other use of the email by you is prohibited.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/2f6851c4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago