[itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!
Bittor Hidalgo
bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Or, Urt 25, 12:48:14, CET 2013
Nik ere kasuan MUGATUAK erabiliko nituzke bi esaldiak (ZE partikulaz ere
lasai asko, halako haur baten hizketan, hegoaldean behintzat).
Uste dut bi aukerak direla posiblea
Amona, ze belarri handi! Amona, ze belarri handiak!
Amona, ze aho handi! Amona, ze aho handia!
Baina bigarrenak askoz ere ohikoagoak (nire) hegoaldeko belarrian, eta beraz
haur baten ahoan.
Gainera, halako ZENBATZAILE + IZEN + ADJEKTIBO sintagmetan, beti (?) da
posible ZENBATZAILE MUGAGABEA soilik IZEN MUGAGABEARI lotzea, eta
ADJEKTIBOA, ATRIBUTU bezala sintagma libre batean ematea:
Bi gizon handi etorri dira.
Bi gizon, handiak, etorri dira.
Bi etxe eder erosi ditu.
Bi etxe, ederrak, erosi ditu.
Nahiz eta ATRIBUTU bezala, sintagma mugagabe ere aukerakoa izan, eta gure
tradizio zaharrenekoa, eta oraindik guztiz bizia ere, areago zenbat eta
ekialderago:
Bi gizon, handi, etorri dira.
Zerbaitetarako balio badizue
Ondo izan
Bittor
Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: <http://www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak>
www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
===========================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
===========================
From: junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com]
Sent: Friday, January 25, 2013 12:15 PM
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!
Kaixo denoi, berriz ere:
Hauxe da testuingurua:
Txanogorritxoren ipuina itzultzen ari gara, eta Txanogorritxok zera esaten
dio "amonari":
Amona, ze belarri handi/handiak!
Amona, ze aho handi/handia!
Mugatua erabiliko dugu. Mendebaldean eta ekialdean mugatua erabiltzen dela
dirudi, eta mugagabea lokalismo bat-edo izango litzateke (???).
Bide batez, Jon eta besteok, kasu horretan ere ze ez litzateke onartuko
euskara baturako? Haur-literatura da, eta ahozkotasunetik oso gertu dagoela
kontuan hartuta...
Edozein moduz, ez dugu inongo arazorik zer jartzeko, baina erregistroa
zehazte aldera galdetzen dut. Zein izango litzateke lagunarteko testu idatzi
bat? Elkarri mezuak idazten dizkiogunean baino ezin dugu ze erabili batuaz?
Eskerrik asko,
Junkal
2013/1/25 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
Mendebaldean, Zer + adj. + art., hau da, 'Ze polita!'.
Baina izena sartuz gero, 'Zelako': 'Zelako etxea!', 'Zelako etxe polita!'
Beti artikuluarekin.
Dena dela, kontuan izan euskara batuan 'ze' lagunartekoa dela, eta 'zer' edo
'zein' hobesten direla.
HB:
ze 2 1 Lgart. h. ezen; zeren 2 Lgart. h. zer; zein
_____
Nork: junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: viernes, 25 de enero de 2013 9:09
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!
Egun on denoi,
Nola behar dute euskara batuan harridurazko esaldi horiek?
Nafarroa aldean mugatua erabiltzen dugu, Leitzan bai behintzat (ze mina, ze
belarritakoak, ze mozkorra...).
Gure lankide zumaiar eta zertoarrek, ordea, mugagabea erabiltzen dute (ze
min, ze belarritako, ze mozkor, etab.), eta mugatua oso arrotza egiten
zaiela diote.
Biak dira zuen ustez onargarriak? Dialekto kontua izanen da?
Eskerrik asko aldez aurretik,
Junkal
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/a521f1f7/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image007.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/a521f1f7/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image008.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/a521f1f7/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image009.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/a521f1f7/attachment-0002.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago