[itzul] hain barik

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Al, Urt 28, 12:44:51, CET 2013


Kontutxo bat, Xabier:

Guztiz oker ez banago, horren "madrea" ez da "haren barik" ("(h)aren" >
"(h)ain" fonetismoa nafarrerazkoa da bereziki). Garbi-garbia da osaera
kontuan hartzen bada hain=halako euskalki-ekuazioa. "Halako barik" edo
"halakorik gabe" bezala ulertzekoa da,beraz.

Kontuan bizkaieraz aukerako duen bigarren zentzua ere har dezakeela "barik"
horrek: "X ez baizik Y" ("hondartzara barik mendira joan").

Hortik datorke, baina nik ez nuen ezagutzen erabilera hori, Karlosek aipatu
duen esanahi lexikalizatua, "osterantzean/bestela"ren sinonimoa edo.

Hiztegi batuko adibidean, nolanahi ere esanahi arrunta du:

txokolatearekin / hainbarik [halako(rik) gabe]



Alberto Martinez de la Cuadra<acuadra a bildua zamudiokoudala.net> igorleak hau
idatzi zuen (2013 urtarrila 28 12:18):

> 'Hiztegi Batua'n, <hainbarik> dago onartuta.
> http://ttiki.com/46801
> Alberto Martinez de la Cuadra
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130128/bc946b3b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago