[itzul] No molesten, no molestar

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Urt 30, 14:40:56, CET 2013


Ni bat nator Asierrekin. Nire ulermen subjektiboan behintzat, ate batean
"ez eragotzi" irakurrita "no obstaculizar" datorkit lehenik eta behin.

kixmi<kixmi a bildua iservicesmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 30
14:23):

> Eragotziren jatorrizko esanahiaz zuzen zaude, baina Euskaltzaindiak
> hiztegiaren bidez "molestar" adiera ere normalizatu du, zure adibidean
> bezala, nor-nori-nork aditz laguntzailearekin eta "nor osagarririk gabe".
> Alde horretatik ez dago aitzakiarik, beraz, baina arrazoia duzu
> anbiguotasunaren kontuan; ez hoteleko gela batean, baina beste egoera
> askotan bai.
>
>
>
> 30/01/2013 13:49(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER(e)k idatzi zuen:
>
>> Plantilla normalizada para WORD
>>
>>
>> Gogoan daukat Iņaki Zubizarretak zenbat bider erabili duen <<eragotzi>>
>> aditza euskarazko bikoizketetan <<molestar>> adierazteko. Ondo erabili ere.
>>
>> Kontua da <<eragotzi>> aditzak ez duela <<molestar>> esan nahi, <<impedir
>> / obstaculizar>> baino. Egoera batzuetan, baliokide izan daitezke.
>>
>> >> Gure lankidea enpresako gastuen kontuak egiten ari da.
>>
>> - Barkatu eragozten badizut, baina zuzendariak bere bulegora deitu dizu.
>>
>> Esaldi horren itzulpenean, <<molestar>>, <<interrumpir>>, <<importunar>>,
>> <<embarazar>>… erabil daitezke <<eragotzi>>-ren ordain modura, eta maila
>> jatziz gero: <<estrobar>>, <<joder>>, <<incordiar>>…
>>
>> Beste egoera batzuetan, ordea, nekez uler daiteke <<eragotzi>> molestar
>> moduan. Ate bateko kartelean <<ez eragotzi>> ikusiz gero, zalantza egingo
>> nuke zer esan nahi duen: <<no molestar>> ala <<dejen paso libre>>.
>>
>> Asier Larrinaga
>>
>> <http://www.eitb.tv/>
>>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130130/07822098/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago