[itzul] No molesten, no molestar
Koldo Biguri
kbiguri a bildua yahoo.es
Ost, Urt 30, 15:13:13, CET 2013
Hotelen kasuan, nik uste dut kontuan izan behar dela zertarako eta norentzat jartzen diren karteltxo horiek: alegia, hoteleko langileak oro har, eta garbitzaileak bereziki, gela barrura sar ez daitezen, baina halako esamolde inpertsonal batekin; ez dut uste inork ipintzen duenik beste bezeroentzat, edo inork zaratarik ez egiteko. Hari horretatik tiraka, uste dut esamolde asko daudela aukeran: ados jartzea da gakoa.
Koldo Biguri
________________________________
De: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: Miércoles 30 de enero de 2013 14:40
Asunto: Re: [itzul] No molesten, no molestar
Ni bat nator Asierrekin. Nire ulermen subjektiboan behintzat, ate batean "ez eragotzi" irakurrita "no obstaculizar" datorkit lehenik eta behin.
kixmi<kixmi a bildua iservicesmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 30 14:23):
Eragotziren jatorrizko esanahiaz zuzen zaude, baina Euskaltzaindiak hiztegiaren bidez "molestar" adiera ere normalizatu du, zure adibidean bezala, nor-nori-nork aditz laguntzailearekin eta "nor osagarririk gabe".
>Alde horretatik ez dago aitzakiarik, beraz, baina arrazoia duzu anbiguotasunaren kontuan; ez hoteleko gela batean, baina beste egoera askotan bai.
>
>
>
>30/01/2013 13:49(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER(e)k idatzi zuen:
>
>Plantilla normalizada para WORD
>>
>>
>>Gogoan daukat Iñaki Zubizarretak zenbat bider erabili duen <<eragotzi>> aditza euskarazko bikoizketetan <<molestar>> adierazteko. Ondo erabili ere.
>>
>>Kontua da <<eragotzi>> aditzak ez duela <<molestar>> esan nahi, <<impedir / obstaculizar>> baino. Egoera batzuetan, baliokide izan daitezke.
>>
>>>> Gure lankidea enpresako gastuen kontuak egiten ari da.
>>
>>- Barkatu eragozten badizut, baina zuzendariak bere bulegora deitu dizu.
>>
>>Esaldi horren itzulpenean, <<molestar>>, <<interrumpir>>, <<importunar>>, <<embarazar>>… erabil daitezke <<eragotzi>>-ren ordain modura, eta maila jatziz gero: <<estrobar>>, <<joder>>, <<incordiar>>…
>>
>>Beste egoera batzuetan, ordea, nekez uler daiteke <<eragotzi>> molestar moduan. Ate bateko kartelean <<ez eragotzi>> ikusiz gero, zalantza egingo nuke zer esan nahi duen: <<no molestar>> ala <<dejen paso libre>>.
>>
>>Asier Larrinaga
>>
>><http://www.eitb.tv/>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130130/6ab1a727/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago