[itzul] No molesten, no molestar
kixmi
kixmi a bildua iservicesmail.com
Ost, Urt 30, 15:05:02, CET 2013
Bai, beharbada jende askoren ulermenean-edo adiera hori egongo da
lehenago, molestatzearena baino.
Dena den, gogaitu baino zabalagoa dela uste dut, eta, bestalde, niretzat
"ez gogaitu" esatea "ez izan txaplata" esatearen parekoa da, ez baita
molestatzea bakarrik, aspertzeraino edo nekatzeraino molestatzea baizik.
30/01/2013 14:40(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
> Ni bat nator Asierrekin. Nire ulermen subjektiboan behintzat, ate
> batean "ez eragotzi" irakurrita "no obstaculizar" datorkit lehenik eta
> behin.
>
> kixmi<kixmi a bildua iservicesmail.com <mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com>>
> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 30 14:23):
>
> Eragotziren jatorrizko esanahiaz zuzen zaude, baina
> Euskaltzaindiak hiztegiaren bidez "molestar" adiera ere
> normalizatu du, zure adibidean bezala, nor-nori-nork aditz
> laguntzailearekin eta "nor osagarririk gabe".
> Alde horretatik ez dago aitzakiarik, beraz, baina arrazoia duzu
> anbiguotasunaren kontuan; ez hoteleko gela batean, baina beste
> egoera askotan bai.
>
>
>
> 30/01/2013 13:49(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER(e)k idatzi zuen:
>
> Plantilla normalizada para WORD
>
>
> Gogoan daukat Iņaki Zubizarretak zenbat bider erabili duen
> <<eragotzi>> aditza euskarazko bikoizketetan <<molestar>>
> adierazteko. Ondo erabili ere.
>
> Kontua da <<eragotzi>> aditzak ez duela <<molestar>> esan
> nahi, <<impedir / obstaculizar>> baino. Egoera batzuetan,
> baliokide izan daitezke.
>
> >> Gure lankidea enpresako gastuen kontuak egiten ari da.
>
> - Barkatu eragozten badizut, baina zuzendariak bere bulegora
> deitu dizu.
>
> Esaldi horren itzulpenean, <<molestar>>, <<interrumpir>>,
> <<importunar>>, <<embarazar>>… erabil daitezke
> <<eragotzi>>-ren ordain modura, eta maila jatziz gero:
> <<estrobar>>, <<joder>>, <<incordiar>>…
>
> Beste egoera batzuetan, ordea, nekez uler daiteke <<eragotzi>>
> molestar moduan. Ate bateko kartelean <<ez eragotzi>> ikusiz
> gero, zalantza egingo nuke zer esan nahi duen: <<no molestar>>
> ala <<dejen paso libre>>.
>
> Asier Larrinaga
>
> <http://www.eitb.tv/>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago