[itzul] No molesten, no molestar

"IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki" iibanez a bildua gipuzkoa.net
Ost, Urt 30, 15:00:45, CET 2013


"Molestar" aditzaren baliokidea emateko, gertuenetako bat, nire ustez, "enbarazu egin" da, eta hizketan, eta Gipuzkoan, gutxienez, barra-barra erabiltzen dugu: hizketan eta erdialde-mendebaldeko euskalkietan bakarrik?

Euskaltzaindiaren Hiztegiak, behintzat, ez du jartzen inolako markarik, ez euskalki aldetik (Heg., Gipu., eta antzekorik) ez erregistro aldetik ere (Beh., Adkor., Beh., Pei., Herr. eta abarrik).

Ereduzko Prosak ere 108 agerraldi ematen ditu, honela eskatuta, adibidez:

1: lema EZ (distantzia: 5) 2: lema ENBARAZU (distantzia:5) 3: lema EGIN

Adibide horietatik beheko hauek, batez ere, oso gertu daude geure testuingurutik:


<Zerbitzariak abisatuta daude; beraz lasai egon, ez digute enbarazurik egingo.

"Iruaingo etxean hobeto ikasiko dut, ez dit ezerk enbarazurik egingo", esan nion.

Goizean hirira joan nahi zuela esan zion Eumeori, ez zuela enbarazu gehiago egin nahi.

Ez nion AEPri enbarazu egin nahi igande goiz batean ateko txirrina joaz, baina berariaz eskatu nion emakume dendariari Nancy Mazzucchelli-ren marka zeramaten bitxi guzti-guztiak erakusteko.

Ez nekien atea zabalik zenuenik... Alegia, espero dut ez genizula enbarazurik egingo.

Korridorean noiz edo noiz aurkitzen zituen ezezagunen joan-etorriek ez zioten enbarazurik egiten.>






-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130130/d3fd3ba5/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago