[itzul] Jatekoaren onomatopeia: ñamñam
Julian Maia
julian.maia a bildua ehu.es
Ost, Uzt 3, 15:37:28, CEST 2013
Nafarroako Bortzirietan mau-mau erabiltzen da. Uste dut horrekin lotua dela hango espresio hau: a zer mauka! (“chollo” gisa itzulita ikusi dut, eta ongi, baina jatorrian nik uste janaldi ederra adierazten dela hitzez hitz: mau-mau = mau eta mau = mauka).
Bestalde, bada beste espresio bat horrekin lotua: “hura da, hura, (h)arrapalamau!”, edo “hura (h)arrapalamau da, gero!” (<harrapa-ahala-mau = harrapatu ahala dena jaten duena). Nik entzuniko testuinguruan, dena beretzat eta berehala nahi duenari errateko ibiltzen da, gutti goiti-beheiti.
Julian
De: Aitor [mailto:dunabeitia.aitor a bildua gmail.com]
Enviado el: miércoles, 03 de julio de 2013 12:11
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Jatekoaren onomatopeia: ñamñam
Karlos Santistebanen onomatopeia-hiztegiak 'ñan-ñan' sarrera badakar.
Nire Xperia™ smartphone telefonotik bidalia
_____
-------- Jatorrizko mezua --------
Gaia: Re: [itzul] Jatekoaren onomatopeia: ñamñam
Igorlea: "Nuria Fdz. de Arroiabe" <nuriarroiabe a bildua euskalnet.net>
Hartzailea: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
CC:
Edo, ur egin zait
----- Original Message -----
From: Itzultzailea - Eibarko Udala <mailto:itzultzaile a bildua eibar.net>
To: ItzuL <mailto:itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, July 03, 2013 11:47 AM
Subject: Re: [itzul] Jatekoaren onomatopeia: ñamñam
Mau-mau
begoña azpiri
_____
De: Maria Colera [mailto:mariacolera a bildua gmail.com]
Enviado el: asteazkena, 2013.eko uztailak 3 11:38
Para: Itzul zerrenda
Asunto: [itzul] Jatekoaren onomatopeia: ñamñam
Egun on,
Honako esaldi hau itzuli behar dut: "Nyam, se'm fa la boca aigua!", eta ez dakit nola eman "nyam" hori (gaztelaniaz "ñam(ñam)" noski).
EITBk daukan onomatopeien zerrenda "mauka-mauka" aurkitu dut, baina arrotza egiten zait, eta ez dakit beste aukerarik ote dagoen, edo zuek ohituta zaudeten "mauka" hori erabiltzen.
Eskerrik asko aldez aurretik.
Maria
_____
MARIA COLERA INTXAUSTI
Conference Interpreter
DipTrans (CIoL) · CCIC 2012
Master in Conference Interpreting
ES · EN · CA · EU
+34 688657057 / <mailto:mariacolera a bildua gmail.com> mariacolera a bildua gmail.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130703/3f34a181/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago