[itzul] Lotsa/Beldurra ematen dit...tea? edo... teak?

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
Ast, Uzt 11, 15:12:47, CEST 2013


Aupa, Junkal! Guk ergatiboarekin esaten dugu.
Ongi izan!
Patxi


2013/7/11 junkal elizalde <junkal.elizalde a bildua gmail.com>

> Kaixo denei!
>
>
> Hiztegietan-eta adibideak begiratu ditut, eta *lotsa eman* aditza
> aditz-izenarekin agertzen denean ere komunztadura *-teak* dela ikusi dut.
>
> Besterik gabe, jakin nahiko nuke zuetako inork horrelakoetan *-tea*esaten al duen bere euskalkian. Guk, izan ere, aditz-izenarekin
> *tea* esaten dugu. Hau da:
>
> Ikara ematen dit gauez etxera bakarrik joatea/joateak.
>
> Izugarritako lotsa ematen dit jende aurrean hitz egitea/egiteak.
>
> Eskerrik asko aldez aurretik,
>
> Junkal
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130711/ab382cf2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago