[itzul] Conflicto arabe-israelí

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ost, Uzt 17, 10:53:25, CEST 2013


"Palestinaren eta Israelen arteko gatazka"  (edo "Palestina-Israel gatazka"
gisako tandem elkartea, "Bilbo-Behobia autopista" egiten dugun bezala) eta
"arabiarren eta israeldarren arteko gatazka" lehenetsiko nituzke nik,
zalantzarik gabe. Ez dut uste egitura mimetikoki euskaratzekoa denik,
nahitaez.

Bestalde, bada elkarte kultu bat, bi jatorri-adjektiboz osatua, non
lehenengo adjektiboak espezializazio morfologiko bat hartzen baitu, -o
amaierarekin. Adibidez, "indoeuropar" (halakoak exoelkartetzat sailkatu
genitzake).
(India -> indiar -> indo-; Europa -> europar). Halakoetan, lehenengo
adjektiboa kuasiaurrizki bihurtuta dago. Ugariak dira holakoak: anglo-,
franko-, germano-, italo-, latino-, hispano-...).
Batzuetan, gutxitan, zaila izango da holakoetarako bestelako irtenbideak
bilatzea parafrasi luzerik gabe edo elkarte deserosorik gabe (kasu
gaiztoetako bat, adibidez, "Anglo-Egyptian Sudan" zen; bazen aukera, hala
ere, "Sudan ingeles-egiptoarra" egiteko, "talde txuri-urdina" egiten dugun
bezalaxe. Azkenik, "indoeuropar" eta "Latinoamerika" eta "Hispanoamerika"
horien bidetik, "Sudan Anglo-egiptoarra" arautu zuen Euskaltzaindiak).

Nolanahi ere, "Conflicto palestino-israelí" gisakoetarako ez dut uste bide
horretara jo beharko genukeenik.

*Alfontso Mujika Etxeberria*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.


2013/7/17 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com>

> "Conflicto palestino-israelí" eta "Conflicto arabe-israelí" ageri zaizkit
> batera.
> "Palestinar-israeldar gatazka" eta "arabiar-israeldar gatazka" onargarriak
> iruditzen?
> (Lehenerako "Palestina-Israel gatazka" konponbidea dut, EIMAren
> Onomastikan "Austria-Prusia Gerra" ematen den bezala, baina bigarrenerako
> ez dago halakorik)
>
> Eskerrik asko, aurrez.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130717/8e770a33/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago