[itzul] Conflicto árabe-israelí

kixmi kixmi a bildua iservicesmail.com
Ast, Uzt 18, 16:46:54, CEST 2013


Eskerrik asko erantzuteagatik.

Tamalez, kasu honetan euskara ez da suertatzen nahi bezain ekonomikoa, 
gehiegi ez luzatzea komeniko litzaidake eta.

Konparazio baterako:
Este no es el conflicto palestino-israelí, es el frente 
palestino-israelí del conflicto árabe-israelí.
Hau ez da Palestina-Israel gatazka, palestinarren eta israeldarren 
arteko frontea da arabiarren eta israeldarren arteko gatazkan.

Bestalde, Wikipedian "arabiar-israeldar gatazka" hautatu dute, eta are 
"1948ko Arabiar-israeldar gerra" (lehenago "Lehen gerra 
arabiar-israeldarra" zen artikuluaren izenburua, baina zuzendu-edo egin 
zuten; testuan, halere, "Lehen gerra arabiar-israeldarra" ageri da 
oraindik).
Wikipedian denetarik dago, baina artikuluok txukunak dirudite 
hizkuntzaren aldetik.

Ni ere ez nago egiturak mimetikoki euskaratzearen alde, baina beharbada 
zerbait asmatu beharko litzateke halako egituren ordain, "Austria-Prusia 
Gerra" asmatu zen bezalaxe; Wikipediakoa behar horren adibide praktikoa da.
Hortik nire iritzi-eskea.



17/07/2013 10:53(e)an, Alfontso Mujika Etxeberria(e)k idatzi zuen:
> "Palestinaren eta Israelen arteko gatazka"  (edo "Palestina-Israel 
> gatazka" gisako tandem elkartea, "Bilbo-Behobia autopista" egiten 
> dugun bezala) eta "arabiarren eta israeldarren arteko gatazka" 
> lehenetsiko nituzke nik, zalantzarik gabe. Ez dut uste egitura 
> mimetikoki euskaratzekoa denik, nahitaez.
>
> Bestalde, bada elkarte kultu bat, bi jatorri-adjektiboz osatua, non 
> lehenengo adjektiboak espezializazio morfologiko bat hartzen baitu, -o 
> amaierarekin. Adibidez, "indoeuropar" (halakoak exoelkartetzat 
> sailkatu genitzake).
> (India -> indiar -> indo-; Europa -> europar). Halakoetan, lehenengo 
> adjektiboa kuasiaurrizki bihurtuta dago. Ugariak dira holakoak: 
> anglo-, franko-, germano-, italo-, latino-, hispano-...).
> Batzuetan, gutxitan, zaila izango da holakoetarako bestelako 
> irtenbideak bilatzea parafrasi luzerik gabe edo elkarte deserosorik 
> gabe (kasu gaiztoetako bat, adibidez, "Anglo-Egyptian Sudan" zen; 
> bazen aukera, hala ere, "Sudan ingeles-egiptoarra" egiteko, "talde 
> txuri-urdina" egiten dugun bezalaxe. Azkenik, "indoeuropar" eta 
> "Latinoamerika" eta "Hispanoamerika" horien bidetik, "Sudan 
> Anglo-egiptoarra" arautu zuen Euskaltzaindiak).
>
> Nolanahi ere, "Conflicto palestino-israelí" gisakoetarako ez dut uste 
> bide horretara jo beharko genukeenik.
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com <mailto:a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
> tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa 
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez 
> du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren 
> arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, 
> hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso 
> baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
>
>
>
> 2013/7/17 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com <mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com>>
>
>     "Conflicto palestino-israelí" eta "Conflicto arabe-israelí" ageri
>     zaizkit batera.
>     "Palestinar-israeldar gatazka" eta "arabiar-israeldar gatazka"
>     onargarriak iruditzen?
>     (Lehenerako "Palestina-Israel gatazka" konponbidea dut, EIMAren
>     Onomastikan "Austria-Prusia Gerra" ematen den bezala, baina
>     bigarrenerako ez dago halakorik)
>
>     Eskerrik asko, aurrez.
>
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago