[itzul] Trikotatu, puntua egin...

i-iturain a bildua ej-gv.es i-iturain a bildua ej-gv.es
Al, Uzt 29, 13:06:16, CEST 2013


Mila esker, Patxi; horixe esango diot, ba, Aitorri.

 

Iņaki

 

________________________________

Nork: Patxi Petrirena [mailto:petrirena a bildua gmail.com] 
Bidaltze-data: lunes, 29 de julio de 2013 12:48
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Trikotatu, puntua egin...

 

Esango nuke aitzakia handirik gabeko hitzak direla biak: 'trikotatu', bere eremuan, eta 'puntua egin', berriz, lurralde osoan, Hiztegi Batuari kasu egitera.

Izan ere, hau dakar Hiztegi Batuak:


puntu iz.: puntuzko ehuna.
   puntua egin

trikotatu, trikota/trikotatu, trikotatzen. du ad. Ipar.

Ez dakit inon besterik erabiltzen den.

Patxi

 

 

<i-iturain a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 uztaila 29 09:04):

Galdera ez da nirea. Aitor Sarasuak egin zidan lehengoan eta nik agindu nion sare honetan jarriko nuela.

Itsasun bizi da Aitor eta, terapia baten barruan esku lanak egin behar dituela eta, aspaldi honetan puntua egiten du (Itsasukoen hizkeran: trikotatu).

Kontua da Aitorri ez zaizkiola bi hitz horiek gehiegi gustatzen, ez trikotatu ez puntua egin, eta jakin nahi du ea beste moduren bat ba ote dagoen euskaraz hori esateko.

 

Iņaki Iturain

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130729/aa85fc98/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago