[itzul] Surveillance/vigilancia

Gilen Mejuto gilenmejuto a bildua gmail.com
Ast, Eka 6, 10:23:32, CEST 2013


Surveillance: 'zelata', 'barranda(tze)'; 'jagoletza' ere bai, baina ez du
zentzu negatibo hori, nik uste.
Declaration: 'deklarazio'.


Julian Maia<julian.maia a bildua ehu.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 ekaina 6
10:00):

> “Gainbegiratze” edo “gainetik begiratze” bezalakoak balio ote dezakete?
> Adibidez: “Pertsona orok du eskubidea aske bizi izateko, gobernuaren
> inolako gainbegiratzerik gabe”, edo “Pertsona orok du eskubidea aske bizi
> izateko, gobernua inola ere eduki gabe gainetik  begira” …****
>
> Julian****
>
> ** **
>
> *De:* urtzi urrutikoetxea [mailto:urtziurrutikoetxea a bildua hotmail.com]
> *Enviado el:* jueves, 06 de junio de 2013 0:11
> *Para:* itzul a bildua postaria.com
> *Asunto:* [itzul] Surveillance/vigilancia****
>
> ** **
>
> Nola eman euskaraz zentzu negatiboa daukanean? "Askatasun digitalaren PEN
> adierazpena" euskaratzen ari gara, eta bizpahiru aldiz izen bezala ageri
> da, hau da, Estatua zelatan egotea alegia. Esaterako:
>
> *Surveillance (...) chills speech / La vigilancia (...) coarta el
> discurso / La surveillance tétanise la parole
> *
> Edo
>
> *Toute personne a le droit de vivre librement, sans faire l’objet d’une
> quelconque surveillance gouvernementale/ All persons have the right to be
> free from government surveillance of digital media.
>
> *"Zelatan egon" aditza da, baina ez dauka izenik. "Zaintza" berriz
> zabalegia eta kutsu positiboa dauka, nahiz eta antzeko testuinguruetan
> erabilia den (espetxe-zaintza, zaintzapeko askatasun). Besterik ezean,
> "kontrola" ote egokiago?
>
> Bidenabar, esaldi berean "PEN declaration" (=adierazpena), eta "freedom of
> expression/speech" (=adierazpen askatasuna), agertzean, zelan ordezkatu ez
> errepikatzeko?
>
> ****
>



-- 
Gilen Mejuto
Freelance Translator
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130606/19999aa9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago