[itzul] ez (d)ezazula

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
Ast, Eka 6, 13:52:07, CEST 2013


Lehen ere atera zen gai hau, eta posta-zerrenda honetan bertan ere forma
'irregulartzat' jo ziren "ez ezazula" eta horren kontrakzioa, "etzazula".

Andresek aipatzen eta biok ongi samar ezagutzen dugun liburu horretan ere
"ez dezazula" eta "ez ezazu" proposatzen dira.

Nolanahi ere, ohar bat egin beharrean nago, beharbada neure buruaren
kaltetan baina ustez zehaztasunaren alde: ez dira gauza bera "ez dezazula"
eta "ez ezazu".

Adibidez, "Ez dezazula berriz galdetu beharrik izan" diogunean, nolabait,
"Ez ahal duzu berriz galdetu beharrik izango" diogu. Ni oso oker ez banago,
hor ez du lekurik, bistan denez, "ez ezazu" aukerak.

Kontrara, "etzazula autoa hartu" esaldian, "ez ezazu autoa hartu" agindua
dugu (nire ustez, horrela ez idaztekotan, "ez ezazula" beharko luke, bere
irregulartasun --edo lokalismo edo dena delako-- guztiarekin, eta ez "ez
dezazula").

Patxi



Nik ezagutzen dudan "etzazula" ez da "ez dezazula" baizik "ez ezazu".

Alegia, adibide tipiko bat harturik, "etzazula uste" ez da "ez dezazula
uste (izan)" (hala nola esaten baitugu "ez dezazazula


2013/6/6 ALBERDI GOROSTIAGA, ANDRES MARIA <andresalberdi a bildua irakasle.net>

> Ikus EIMAk argitaraturiko P. Petrirenaren "Morfosintaxiaren inguruko
> zalantzak eta argibideak" (204. or.)
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: Xabier Mendiguren [mailto:xmendiguren a bildua elkar.com]
> Enviado el: jue 2013/06/06 13:23
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] ez (d)ezazula
>
> ahoz (erdialdeko euskalkietan) "etzazula" esaten duguna, nola idatzi
> beharko litzateke, zure ustez: ez ezazula ala ez dezazula?
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130606/440b9ef1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago