[itzul] Potoldu

Nuria Fdz. de Arroiabe nuriarroiabe a bildua euskalnet.net
Al, Eka 10, 16:46:52, CEST 2013


Arratsalde on, Itzulkideok:

Lehengoan POTOLDU berba aditu nuen nunbait, eta, belarriko mina egin bazidan ere, iturri nahiko fidagarria zenez, begiratzea erabaki nuen. Ohiko hiztegietan ez dut ezer aurkitu, baina sarean dezente agertzen da. Ahalegindu arren, ez dut antzeko portaeradun beste adjektiborik aurkitu. Nire belarriaren senaren arabera, TXOTXOLO, POTOLO, MOZOLO eta abarrek TXOTXOLOTU, POTOLOTU eta MOZOLOTU egitten daue. Oker ote nago?

Eskerrik asko

Nuria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130610/6f5e8e5f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago