[itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Eka 11, 13:29:52, CEST 2013
Akatsak egin ditut idaztean: koma bat ("sariak diru-laguntzak" >
'sariak, diru-laguntzak') eta "askotzea" > 'ahoskatzea' gutxienez
badaude.
Numeralaren ondoren datorrenak, noren eta nork kasuetan, ezaguna ez
bada, nahiz eta -a amaiera izan, mugagabea behar duela eta forma arautua
duela (mezuaren funtsa) ados gaude, ezta?
Beste gai batera pasatuta, "hainbeste urtean" txarto dagoen ez dakit,
beharbada bai. Baina urte guztiak bata bestearen segidan badira, hala
erabiltzen dela uste dut. Googlen 241.000 agerraldi eta "hainbeste
urtetan" 83.500. Literatura klasikotik aterata mugatu hurbileko adibide
polit bat ere aurkitu dut Euskaltzaindiaren gramatikan: Hainbeste
denbora honetan. Gainera, Orotarikoan adibide hauek ere badaude:
Argal da zurbil jarri zan, bere naigabe ta buru-austeakaz ainbeste
illebetean. Echta Jos 286.
Ogei eta ainbeste urtean, illtzeko bezela, egunoro konfesatu izan naz.
Cb Eg III 216.
Ainbeste urteko merezimendubak. Zuzaeta 51.
Beste gai horrek, ostera, ez dio salaketari egiatasunik gezurtatzen ez
larritasunik apaltzen, zoritxarrez.
Jon
________________________________
Nork: Axun Gereka [mailto:axuntxo a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: martes, 11 de junio de 2013 11:01
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak
"Mugagabera itzulita (...) hainbeste urtean hori jasaten egon ondoren
(...)"
Hainbeste urtean ala hainbeste urtetan? Nik mugagabea erabiliko nuke
hor.
<jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 ekaina 11 09:23):
Gaur bi aldiz entzun dut Euskadi Irratian, esatari ezberdinek esanda,
Frantzian "hegaldien erdia" ez dela egingo. Nik uste nuen esatarien
kontuak zirela baina badirudi kazetari idazlearen akatsa dela, eta
baliteke irratitik kanpoko agentziaren bateko kazetariarena izatea. Hala
ere esatariak erreflexu gehiago beharko luke horrelakoak esan edo
irakurri ahala zuzentzeko. Hegaldien erdiak dira egingo ez direnak,
pasaiariak ez baitituzte airean hegaldien erdian utziko, ziur.
Baina txarrena, Euskadi Irratian, eta ez hor bakarrik, mugagabea kasu
genitibo edutezkoan (noren) eta ergatiboan (nork) dagoenik ere ez
dakitela da. Bereziki berezko -a amaiera duten hitzekin. Eta askotan
esan beharra egoten da albisteetan kopuru baten ondoren 'pertsona',
'enpresa', 'gauza', 'neska' eta antzekoak. Zuzen esanda, esan beharrik
ez nuke eduki behar, 'bost pertsonaren/enpresaren/gauzaren/neskaren
arrakasta' eta 'bost pertsonak/enpresak/gauzak/neskak jaso dute saria'
izango litzateke, baina txarto esaten dute: 'bost
pertsonen/enpresen/gauzen/nesken arrakasta' eta ' bost
pertsonek/enpresek/gauzek/neskek jaso dute saria'. Nik beti pentsatzen
dut edo albistearen hasiera galdu dudala, edota betiko entxufatuak
direla sariak diru-laguntzak eta horrelakoak jasotzen dituztenak, betiko
berberak. Gutxienez, 'bost pertsona'n/enpresa'n/gauza'n/neska'n
arrakasta' esango balute, ahozko laburtzea eginda, baina mugatu
pluraletik bereizita. Nork kasuan, ostera, ez dago horrelako
itzurbiderik.
Beste arazo bat, larritzen ari dena, eyeismoa (sic) da. Zeta guztiak
ondo askotzea eskatzen dela dirudi irratian esatari izateko, eta ondo
dago, oso ondo; baina ahoskatzeari dagokionez kontuan hartu behar da
hizkuntzaren ezaugarri orokorrak (leku guztietan berdin esaten dena) eta
leku batzuetan edo gehienetan batera eta besteetan bestera esaten dena.
Esan nahi dut oso ondo deritzodala, ez beza inork txarto ulertu,
txistukariak ondo bereiztea eskatzea irratirako, baina kontuan izan
euskaraz 3 frikari eta 3 afrikatu badaude ere, leku batzuetako arauan
bina bereizten direla, hau da, badaudela eremu zabaletan euskaldun
osoak, ikasiak eta ereduzkoak sei txistukarirekin ez, laurekin hitz
egiten dutenak; baina elle ez dela eye esaten ez han, ez hor, ez hemen,
eta bata bereiztea garrantzitsua bada, eta bada, bai, are gehiago bestea
bereiztea irrati publikoan.
Mugagabera itzulita, arazoa larriegia izatera heldu da. Nik, honaino
helduta, hainbeste urtean hori jasaten egon ondoren eta gero eta
zabalduago dagoela ikusita, mehatxu diziplinarioak eskatuko nituzke.
Bestela, gogaitzearen gogaitzeaz lehertu, eta izen eta guztiko kanpaina
lotsarazleren bat egin beharko dela iruditzen zait. Ez dut beste
irtenbiderik ikusten, esatariok saiatzen direnik ere ez du ematen,
konturatzen direnik ere ez. Asierrek behin baino gehiagotan esan diela
badakit, baina ez die axola? Horrek zigor diziplinarioak eskatzen ditu.
Edo lantoki aldaketak. Baina honek ezin du horrela jarraitu.
Jon
(Asier, ez deuat burua berotu gura, nahikoa nago ni)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130611/e2773d39/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago