[itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak
Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)
aixe a bildua ctv.es
As, Eka 11, 19:42:17, CEST 2013
2013-06-11 11:00(e)an, Axun Gereka(e)k idatzi zuen:
> "Mugagabera itzulita (...) hainbeste urtean hori jasaten egon ondoren
> (...)"
> Hainbeste urtean ala hainbeste urtetan? Nik mugagabea erabiliko nuke hor.
>
Hor egokiena mugatua da. Ikus Euskaltzaindiak euskara baturako emandako
110. araua (/Iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma
zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabil daitekeen/):
«Inesiboko sintagma hauei dagokienez, mugagabea erabiltzea zilegi
izanagatik, mugatu singularra erabiltzea hobesten da honako kasu
honetan: zenbatzailedun sintagma horrek adierazten duen denbora
etengabeko unitate bakar gisa hartzen denean, hots, inesiboaren bidez
prozesu edo gertaera baten iraupena adierazten denean. Adibidez,
Hiru astean asko hazi da haurra.
Hiru urtean ikasi du euskara.
Lau urtean lan egin du Afrikan.
Hauetan denetan iraupena adierazten da.
Iraupenik adierazten ez denean, noski, mugagabeak ohiko lekua
izango du. Hiru urteko iraupena
adierazi beharrean hiru urte desberdinetan gertatu den zerbait adierazi
nahi bada, mugagabea beharko
da:
Lau urtetan antolatu dute tanborrada.»
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130611/dd00d2f9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago