[itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak

Jon Arbizu jarbizu a bildua traducci.com
As, Eka 11, 19:05:06, CEST 2013


Plantilla normalizada para WORDItzulpengintza eta Interpretaritzako ikasleek gure bulegoetan, praktiketan, hainbat urte(t)an egindako itzulpen-lanetan oinarrituta, ondorio honetara iritsi ginen: mugagabea desagertzeko arriskuan dago. 

Jon Arbizu

Traducciones CCI
Monasterio de Iratxe 24
31011 Pamplona-Iruña
(+34) 948 197 997
www.traduCCI.com
VISITA NUESTRO BLOG: http://www.traducci.blogspot.com/ 


Este mensaje, y sus documentos adjuntos, se dirigen exclusivamente a su destinatario y pueden contener información privilegiada o confidencial. Si no es vd. el destinatario indicado, queda notificado de que la utilización, divulgación y/o copia sin autorización está prohibida en virtud de la legislación vigente. Si ha recibido este mensaje por error, le rogamos que nos lo comunique inmediatamente por esta misma vía y proceda a su destrucción.

This message, and any attached documents, may contain privileged and confidential information that is intended exclusively for the addressee. If you are not the intended recipient, you are hereby notified that any use, disclosure or unauthorised copying is strictly prohibited by law. If you have received this message in error, then immediately notify us by electronic mail and delete it.
  ----- Original Message ----- 
  From: jon-agirre a bildua ej-gv.es 
  To: itzul a bildua postaria.com 
  Sent: Tuesday, June 11, 2013 9:23 AM
  Subject: [itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak


  Gaur bi aldiz entzun dut Euskadi Irratian, esatari ezberdinek esanda, Frantzian "hegaldien erdia" ez dela egingo. Nik uste nuen esatarien kontuak zirela baina badirudi kazetari idazlearen akatsa dela, eta baliteke irratitik kanpoko agentziaren bateko kazetariarena izatea. Hala ere esatariak erreflexu gehiago beharko luke horrelakoak esan edo irakurri ahala zuzentzeko. Hegaldien erdiak dira egingo ez direnak, pasaiariak ez baitituzte airean hegaldien erdian utziko, ziur.

   

  Baina txarrena, Euskadi Irratian, eta ez hor bakarrik, mugagabea kasu genitibo edutezkoan (noren) eta ergatiboan (nork) dagoenik ere ez dakitela da. Bereziki berezko -a amaiera duten hitzekin. Eta askotan esan beharra egoten da albisteetan kopuru baten ondoren 'pertsona', 'enpresa', 'gauza', 'neska' eta antzekoak. Zuzen esanda, esan beharrik ez nuke eduki behar, 'bost pertsonaren/enpresaren/gauzaren/neskaren arrakasta' eta 'bost pertsonak/enpresak/gauzak/neskak jaso dute saria' izango litzateke, baina txarto esaten dute: 'bost pertsonen/enpresen/gauzen/nesken arrakasta' eta ' bost pertsonek/enpresek/gauzek/neskek jaso dute saria'. Nik beti pentsatzen dut edo albistearen hasiera galdu dudala, edota betiko entxufatuak direla sariak diru-laguntzak eta horrelakoak jasotzen dituztenak, betiko berberak. Gutxienez, 'bost pertsona'n/enpresa'n/gauza'n/neska'n arrakasta' esango balute, ahozko laburtzea eginda, baina mugatu pluraletik bereizita. Nork kasuan, ostera, ez dago horrelako itzurbiderik.

   

  Beste arazo bat, larritzen ari dena, eyeismoa (sic) da. Zeta guztiak ondo askotzea eskatzen dela dirudi irratian esatari izateko, eta ondo dago, oso ondo; baina ahoskatzeari dagokionez kontuan hartu behar da hizkuntzaren ezaugarri orokorrak (leku guztietan berdin esaten dena) eta leku batzuetan edo gehienetan batera eta besteetan bestera esaten dena. Esan nahi dut oso ondo deritzodala, ez beza inork txarto ulertu, txistukariak ondo bereiztea eskatzea irratirako, baina kontuan izan euskaraz 3 frikari eta 3 afrikatu badaude ere, leku batzuetako arauan bina bereizten direla, hau da,  badaudela eremu zabaletan euskaldun osoak, ikasiak eta ereduzkoak sei txistukarirekin ez, laurekin hitz egiten dutenak; baina elle ez dela eye esaten ez han, ez hor, ez hemen, eta bata bereiztea garrantzitsua bada, eta bada, bai, are gehiago bestea bereiztea irrati publikoan.

   

  Mugagabera itzulita, arazoa larriegia izatera heldu da. Nik, honaino helduta, hainbeste urtean hori jasaten egon ondoren eta gero eta zabalduago dagoela ikusita, mehatxu diziplinarioak eskatuko nituzke. Bestela, gogaitzearen gogaitzeaz lehertu, eta izen eta guztiko kanpaina lotsarazleren bat egin beharko dela iruditzen zait. Ez dut beste irtenbiderik ikusten, esatariok saiatzen direnik ere ez du ematen, konturatzen direnik ere ez. Asierrek behin baino gehiagotan esan diela badakit, baina ez die axola? Horrek zigor diziplinarioak eskatzen ditu. Edo lantoki aldaketak. Baina honek ezin du horrela jarraitu.

   

  Jon

   

  (Asier, ez deuat burua berotu gura, nahikoa nago ni)

   
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130611/511157de/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago