[itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak
Patxi Petrirena
petrirena a bildua gmail.com
Ost, Eka 12, 21:18:37, CEST 2013
Bada, ekialdekoa ere bai, "hamar urte huntan" nahastezina bilatuta ikus
daitekeenez.
Patxi
2013/6/12 Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) <aixe a bildua ctv.es>
>
> Gipuzkeran bizirik dago, bai, denborazko *honetan *hori (adibidez: *hogei
> urte honetan*, 'azken hogei urtean' esanahiarekin), askotan «joan deneko»
> ezkerrean duela. Kalean entzuten da, eta Joxe Mari Iriondoren adibide bat
> badugu Euskaltzaindiaren webgunean bertan:
>
> «berari gustatzen zitzaion lana egin du Antoniok joan deneko
> berrogeita hamar urte pasa honetan»
> http://ttiki.com/51687
>
> Klasikoen Gordailuko corpusean begiratuta, denborazko *honetan *hori
> bizkaierakoa ere badela dirudi:
>
> http://ttiki.com/51686
>
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> ___________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
>
>
>
> 2013-06-12 18:33(e)an, kixmi(e)k idatzi zuen:
>
> Datu bat besterik ez. Duela gutxi irratian denborazko "honetan" hori
> entzun nion norbaiti.
> Gipuzkoarra zela esango nuke, eta eskola euskaraz egin gabea, adinagatik.
> Ez dut askotan entzuten hori, eta atentzioa eman zidan, baina kanta
> zaharren kontua bakarrik ere ez da, beraz.
>
> 12/06/2013 8:29(e)an, Diez de Ultzurrun(e)k idatzi zuen:
>
>
> Dena dela, Xabier (aspaldiko!), ez al da hor halako bereizketa bat, Euskal
> Herrian mendebaldetik etorrita bi hizkuntza-eremu markatuko lituzkeeena
> erabilpenari dagokionez? Ala, akaso, hori “instrumentala” baliatuz konpon
> daiteke, eta akabo buru-hausteak…
>
> Bestalde, kantu zahar batean bada esalditxo bat non denbora-segida hori
> mugatuarekin ematen den: “zazpi egun honetan, ez zaitut ikusi…”
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130612/13c549d1/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago