[itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak
Diez de Ultzurrun
ultzu a bildua parlam.euskadi.net
Ost, Eka 12, 08:29:12, CEST 2013
Dena dela, Xabier (aspaldiko!), ez al da hor halako bereizketa bat, Euskal Herrian mendebaldetik etorrita bi hizkuntza-eremu markatuko lituzkeeena erabilpenari dagokionez? Ala, akaso, hori "instrumentala" baliatuz konpon daiteke, eta akabo buru-hausteak...
Bestalde, kantu zahar batean bada esalditxo bat non denbora-segida hori mugatuarekin ematen den: "zazpi egun honetan, ez zaitut ikusi..."
________________________________
Nork: Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es]
Bidaltze-data: martes, 11 de junio de 2013 19:42
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak
2013-06-11 11:00(e)an, Axun Gereka(e)k idatzi zuen:
"Mugagabera itzulita (...) hainbeste urtean hori jasaten egon ondoren (...)"
Hainbeste urtean ala hainbeste urtetan? Nik mugagabea erabiliko nuke hor.
Hor egokiena mugatua da. Ikus Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 110. araua (Iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabil daitekeen):
<Inesiboko sintagma hauei dagokienez, mugagabea erabiltzea zilegi izanagatik, mugatu singularra erabiltzea hobesten da honako kasu honetan: zenbatzailedun sintagma horrek adierazten duen denbora etengabeko unitate bakar gisa hartzen denean, hots, inesiboaren bidez prozesu edo gertaera baten iraupena adierazten denean. Adibidez,
Hiru astean asko hazi da haurra.
Hiru urtean ikasi du euskara.
Lau urtean lan egin du Afrikan.
Hauetan denetan iraupena adierazten da.
Iraupenik adierazten ez denean, noski, mugagabeak ohiko lekua izango du. Hiru urteko iraupena
adierazi beharrean hiru urte desberdinetan gertatu den zerbait adierazi nahi bada, mugagabea beharko
da:
Lau urtetan antolatu dute tanborrada.>
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130612/3aa6f383/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago