[itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak

Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) aixe a bildua ctv.es
Ost, Eka 12, 11:57:46, CEST 2013


Kaixo, Periko! (Aspaldiko, koanto!)

Instrumentala aldi eta alde guztietakoa diagu (/hainbeste urtez hori 
jasaten/), bai eta absolutiboa ere (/hainbeste urte/), baina, inesiboa 
erabiltzera, Euskaltzaindiak 110. arauan garbi adierazi ziguk euskara 
batuan singularra dela hobestekoa (/hainbeste urtean/), eta ez mugagabea 
(/hainbeste urtetan/).

Inesibo mugatua Hegoaldeko erabilera bide duk batez ere, baina 
Xalbadorren adibide bat ere aipatzen dik 110. arauak: «_Hogoi eta lau 
orduan_ hemen deus guti egin ditaike, bainan gelditzen zautan denbora ez 
dut saldu nahi merke; ditutan etsai guzien ganat inguratu nahi nuke, ene 
barkamena eskaintzerat eta heienaren eske (Xalbador, /Odolaren Mintzoa, 
/347)»

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: 945 174 476



2013-06-12 08:29(e)an, Diez de Ultzurrun(e)k idatzi zuen:
>
> Dena dela, Xabier (aspaldiko!), ez al da hor halako bereizketa bat, 
> Euskal Herrian mendebaldetik etorrita bi hizkuntza-eremu markatuko 
> lituzkeeena erabilpenari dagokionez? Ala, akaso, hori "instrumentala" 
> baliatuz konpon daiteke, eta akabo buru-hausteak...
>
> Bestalde, kantu zahar batean bada esalditxo bat non denbora-segida 
> hori mugatuarekin ematen den: "zazpi egun honetan, ez zaitut ikusi..."
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> *Nork:*Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es]
> *Bidaltze-data:* martes, 11 de junio de 2013 19:42
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak
>
> 2013-06-11 11:00(e)an, Axun Gereka(e)k idatzi zuen:
>
>> "Mugagabera itzulita (...) hainbeste urtean hori jasaten egon ondoren 
>> (...)"
>>
>> Hainbeste urtean ala hainbeste urtetan? Nik mugagabea erabiliko nuke 
>> hor.
>>
>
> Hor egokiena mugatua da. Ikus Euskaltzaindiak euskara baturako 
> emandako 110.. araua (/Iraupena eta maiztasuna adierazten duten 
> sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabil daitekeen/):
>
>     «Inesiboko sintagma hauei dagokienez, mugagabea erabiltzea zilegi 
> izanagatik, mugatu singularra erabiltzea hobesten da honako kasu 
> honetan: zenbatzailedun sintagma horrek adierazten duen denbora 
> etengabeko unitate bakar gisa hartzen denean, hots, inesiboaren bidez 
> prozesu edo gertaera baten iraupena adierazten denean. Adibidez,
>
>             Hiru astean asko hazi da haurra.
>             Hiru urtean ikasi du euskara.
>             Lau urtean lan egin du Afrikan.
>
>     Hauetan denetan iraupena adierazten da.
>
>     Iraupenik adierazten ez denean, noski, mugagabeak ohiko lekua 
> izango du. Hiru urteko iraupena
> adierazi beharrean hiru urte desberdinetan gertatu den zerbait 
> adierazi nahi bada, mugagabea beharko
> da:
>             Lau urtetan antolatu dute tanborrada.»
>
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> ___________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130612/ed59b85d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago