[itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak
kixmi
kixmi a bildua iservicesmail.com
Ost, Eka 12, 18:33:04, CEST 2013
Datu bat besterik ez. Duela gutxi irratian denborazko "honetan" hori
entzun nion norbaiti.
Gipuzkoarra zela esango nuke, eta eskola euskaraz egin gabea, adinagatik.
Ez dut askotan entzuten hori, eta atentzioa eman zidan, baina kanta
zaharren kontua bakarrik ere ez da, beraz.
12/06/2013 8:29(e)an, Diez de Ultzurrun(e)k idatzi zuen:
>
> Dena dela, Xabier (aspaldiko!), ez al da hor halako bereizketa bat,
> Euskal Herrian mendebaldetik etorrita bi hizkuntza-eremu markatuko
> lituzkeeena erabilpenari dagokionez? Ala, akaso, hori “instrumentala”
> baliatuz konpon daiteke, eta akabo buru-hausteak…
>
> Bestalde, kantu zahar batean bada esalditxo bat non denbora-segida
> hori mugatuarekin ematen den: “zazpi egun honetan, ez zaitut ikusi…”
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> *Nork:*Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es]
> *Bidaltze-data:* martes, 11 de junio de 2013 19:42
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak
>
> 2013-06-11 11:00(e)an, Axun Gereka(e)k idatzi zuen:
>
>> "Mugagabera itzulita (...) hainbeste urtean hori jasaten egon ondoren
>> (...)"
>>
>> Hainbeste urtean ala hainbeste urtetan? Nik mugagabea erabiliko nuke
>> hor.
>>
>
> Hor egokiena mugatua da. Ikus Euskaltzaindiak euskara baturako
> emandako 110. araua (/Iraupena eta maiztasuna adierazten duten
> sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabil daitekeen/):
>
> «Inesiboko sintagma hauei dagokienez, mugagabea erabiltzea zilegi
> izanagatik, mugatu singularra erabiltzea hobesten da honako kasu
> honetan: zenbatzailedun sintagma horrek adierazten duen denbora
> etengabeko unitate bakar gisa hartzen denean, hots, inesiboaren bidez
> prozesu edo gertaera baten iraupena adierazten denean. Adibidez,
>
> Hiru astean asko hazi da haurra.
> Hiru urtean ikasi du euskara.
> Lau urtean lan egin du Afrikan.
>
> Hauetan denetan iraupena adierazten da.
>
> Iraupenik adierazten ez denean, noski, mugagabeak ohiko lekua izango
> du. Hiru urteko iraupena
> adierazi beharrean hiru urte desberdinetan gertatu den zerbait
> adierazi nahi bada, mugagabea beharko
> da:
> Lau urtetan antolatu dute tanborrada.»
>
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> ___________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago