[itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak

Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) aixe a bildua ctv.es
Ost, Eka 12, 20:24:40, CEST 2013


Gipuzkeran bizirik dago, bai, denborazko /honetan /hori (adibidez: 
/hogei urte honetan/, 'azken hogei urtean' esanahiarekin), askotan «joan 
deneko» ezkerrean duela. Kalean entzuten da, eta Joxe Mari Iriondoren 
adibide bat badugu Euskaltzaindiaren webgunean bertan:

         «berari gustatzen zitzaion lana egin du Antoniok joan deneko 
berrogeita hamar urte pasa honetan»
http://ttiki.com/51687

Klasikoen Gordailuko corpusean begiratuta, denborazko /honetan /hori 
bizkaierakoa ere badela dirudi:

http://ttiki.com/51686

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: 945 174 476



2013-06-12 18:33(e)an, kixmi(e)k idatzi zuen:
> Datu bat besterik ez. Duela gutxi irratian denborazko "honetan" hori 
> entzun nion norbaiti.
> Gipuzkoarra zela esango nuke, eta eskola euskaraz egin gabea, adinagatik.
> Ez dut askotan entzuten hori, eta atentzioa eman zidan, baina kanta 
> zaharren kontua bakarrik ere ez da, beraz.
>
> 12/06/2013 8:29(e)an, Diez de Ultzurrun(e)k idatzi zuen:
>>
>> Dena dela, Xabier (aspaldiko!), ez al da hor halako bereizketa bat, 
>> Euskal Herrian mendebaldetik etorrita bi hizkuntza-eremu markatuko 
>> lituzkeeena erabilpenari dagokionez? Ala, akaso, hori “instrumentala” 
>> baliatuz konpon daiteke, eta akabo buru-hausteak…
>>
>> Bestalde, kantu zahar batean bada esalditxo bat non denbora-segida 
>> hori mugatuarekin ematen den: “zazpi egun honetan, ez zaitut ikusi…”
>>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130612/cfd3f486/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago