[itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak

Mikel Haranburu musdeh a bildua terra.com
Lar, Eka 15, 15:51:30, CEST 2013


Eyeismoaren larria? kar, kar, kar... begira euskarazko Wikipedian zer 
ageri den, Malerrekako Euskara sarreran:

"J" hizkia "ll"" bezala ahoskatzen da. Joan duk > Llon dok edo Llun dok, 
Joaldunak > Lloaldunak. (Larraun 
<http://eu.wikipedia.org/wiki/Larraun>-en kasu ez)

Falta zena; hemendik aitzina "Bizkaila" ez ote dugu idazten hasi 
beharko, elkarri entendituko diogu...

Irratiz zein (Iruņe aldeko) karriketan, maiz aditzen ahl ditugu otsaiya, 
iraiya, ibiyi..., pil-piyean ere aditu nuen behin...


On ar., 2013.eko ekaren 11a 09:23, jon-agirre a bildua ej-gv.es wrote:
> Plantilla normalizada para WORD
> (...)
>
> Beste arazo bat, larritzen ari dena, eyeismoa (sic) da. Zeta guztiak 
> ondo askotzea eskatzen dela dirudi irratian esatari izateko, eta ondo 
> dago, oso ondo; baina ahoskatzeari dagokionez kontuan hartu behar da 
> hizkuntzaren ezaugarri orokorrak (leku guztietan berdin esaten dena) 
> eta leku batzuetan edo gehienetan batera eta besteetan bestera esaten 
> dena. Esan nahi dut oso ondo deritzodala, ez beza inork txarto ulertu, 
> txistukariak ondo bereiztea eskatzea irratirako, baina kontuan izan 
> euskaraz 3 frikari eta 3 afrikatu badaude ere, leku batzuetako arauan 
> bina bereizten direla, hau da, badaudela eremu zabaletan euskaldun 
> osoak, ikasiak eta ereduzkoak sei txistukarirekin ez, laurekin hitz 
> egiten dutenak; baina elle ez dela eye esaten ez han, ez hor, ez 
> hemen, eta bata bereiztea garrantzitsua bada, eta bada, bai, are 
> gehiago bestea bereiztea irrati publikoan.
>
> (...)
>
> Jon
>
> (Asier, ez deuat burua berotu gura, nahikoa nago ni)
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130615/2a86cc39/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago