[itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ast, Eka 20, 13:01:14, CEST 2013


K
aixo guztioi,

Lantokian gai honekin bueltaka ibili gara eta, azkenean, lankide batek
Jagonetera bota zuen mezua. Hona hemen jasotako erantzuna:

Agur, Arkaitz!

Izen pluralei dagokienean, pluralean erabili behar da. Beraz, *Umeen erdiak
etorri ziren* eta abar.

Ez adiorik.

Joxe Ramon Zubimendi
JAGONETen arduraduna
Euskaltzaindia


Beraz, horren arabera, "munduaren erdia*K* gosea pasatzen *DU*", baina
"munduko biztanleen erdi*EK* gosea pasatzen du*TE*" beharko luke, ezta?


O
ndo-ondo izan!



*Patricia Jorge Kuartango*
-------------------------------
kuartango a bildua gmail.com
688 860 323 / 94 433 61 59
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130620/22e83c39/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago