[itzul] Alokutiboaren erabilera, gizon-emakumeen talde batean
Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)
aixe a bildua ctv.es
Ost, Eka 12, 20:50:07, CEST 2013
Beheko esaldian, «beren artean, noka eta toka aritzen ziren gozo-gozo»
dioen tokian, irakur bedi «beren artean eta jabea aurrean zela, noka eta
toka aritzen ziren gozo-gozo».
Hala entzun nien aldietan neroni ere aurrean nintzen, eta niri ere
(jabeari bezala) eztabadaka egiten zidaten, baina nik ez nuen
solasaldian askorik parte hartzen. Jabeak bai, ordea; eta hari hitz
egiten zioten aldiro, maizterren hizketa eztabadara aldatzen zen;
etengabe aritzen ziren hiketatik eztabadara aldatzen, eta alderantziz,
bizi-bizi, nire belarri en gozamenerako.
2013-06-12 19:59(e)an, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)(e)k idatzi zuen:
>
> «Talde baten aurrean mintzatzerakoan nekez agertuko da hitanorik,
> taldekide guztiekin bakarka hika aritu ezik» esaldiarekin ez nator
> bat: ez da hori, behinik behin, neronek ezagutu dudan erabilera. Esan
> bezala, baserriaren jabearekin sekula ere zuka baizik ariko ez
> liratekeen maizter haiek, beren artean, noka eta toka aritzen ziren
> gozo-gozo, euskara bizi aberatsean.
>
> Ikuspegi kontua da, orduan: egunero lankide zaituztedan itzulkideok,
> nolabait ere, adiskidetzat ez (guztiak ez, behinik behin, aurrez aurre
> zuotako gutxi batzuk besterik ez baitut ezagutu), baina bulegoko
> kidetzat eta bizilaguntzat zaituztet dagoeneko. Hortik dator hika
> aritzearena, konfiantza giroan.
>
> Aurrerantzean ere egingo ditut halakoak segur aski, eta ez hartu,
> arren, txartzat.
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> ___________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
>
>
>
> 2013-06-12 19:41(e)an, Itzultzailea - Eibarko Udala(e)k idatzi zuen:
>> Plantilla normalizada para WORD
>>
>> Ziur aski,zerrenda honetako inork ezluke sekula esangolagun talde
>> bateannoka/toka berriketan aridirenek gainerakoakbaztertzen
>> dihardutenik. Ez dugu horrelakorik inon irakurri; entzun ere ez.
>>
>> Kontua ez da hori, kontua da zerrenda hau --txalma gaineko zerbait
>> galdu ez badut behintzat- ez dela lagun-talde batena --hitzaren
>> zentzurik meharrenean- elkar ezagutzen ez dutenofizio-kidebatzuena
>> baizik; eta 'orain arteko' euskaran-nik dakidala, eta baditut urtetxo
>> batzuk- ez dut usteezezagunekinhitanorikinoiz erabili izan denik.Guk
>> behintzat halaikasi genuen etxean: kanpokoekin,
>> ezezagunekin,gurasoekin eta jende nagusiarekin zuka,abadearekin
>> berorika, gertukoenekin --edadez, adiskidetasunez-hika,eta
>> txakurrarekin eta astoarekin noka. Ez dut gomutan zein zen etxeko
>> beste abereekin genuen berriketaldi-mota.
>>
>> Jabier Alberdiren /Euskararen tratamenduak: erabilera /tesiak,gaia
>> luze eta zabal jorratzen duenak,garbi asko esaten du:"Talde baten
>> aurrean mintzatzerakoan nekez agertuko da hitanorik, taldekide
>> guztiekin bakarka hika aritu ezik" .Nik ez diot ezer
>> gehitukohorretanjantzia dagoen ikerlari bati.
>>
>> Amaitzeko: barka bieza 'itzul' zerrendaren moderatzaileak kontu hau
>> plazaratzeagatik, hau ez baita zerrenda honen xede.
>>
>> Begoña Azpiri
>>
>>
>> ------------------------------------------------------------------------
>> *De:* Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es]
>> *Enviado el:* asteazkena, 2013.eko ekainak 12 14:15
>> *Para:* ItzuL
>> *Asunto:* Re: [itzul] Alokutiboaren erabilera, gizon-emakumeen talde
>> batean
>>
>>
>> Inaziok ederki esplikatu zuen nik haurtzaroan etorri ederreko hainbat
>> eta hainbat eta hainbat goierritar euskaldun osori entzundako erabilera:
>>
>> http://tech.groups.yahoo.com/group/itzul/message/14192
>>
>> Oso-oso gogoan dut, adibidez, nola baserri bateko bi maizterrek
>> (emakume bat eta gizon bat, elkarren senide) beti hika egiten zioten
>> elkarri, jabea aurrean zela. Jabeari errespetu handia zioten, eta
>> hari beti eztabadaka egiten zioten, baina haren aurrean ere, elkarri
>> beti hika; horrek ez zuen esan nahi jabea baztertzen ari zirenik,
>> alokutiboaren marka zeramaten esaldien zuzeneko hartzailea nor zen
>> markatu besterik ez zuen egiten, zeharkako hartzaileak jabea eta
>> belarriak erne zituen honako hau (muttikoa, artean) izanik.
>>
>> Ondo ibili,
>>
>> Xabier
>>
>> ___________
>>
>> Xabier Armendaritz
>> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
>> Biltzar Nagusiak, 11, behea
>> 01010 GASTEIZ
>>
>> Tel.: 945 174 476
>>
>>
>>
>> 2013-06-12 13:54(e)an, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)(e)k idatzi zuen:
>>>
>>>
>>> Zenbaitek bestela uste badu ere, talde baten barruan biren artean
>>> alokutiboa erabiltzeak (nahiz toka, nahiz noka) ez ditu taldeko
>>> gainerakoak baztertzen (direla emakume, direla gizon). Ez,
>>> behintzat, orain arteko euskaran. Hiketa gorde den tokietan,
>>> taldearen barruan nor norekin ari den, noka (emakume bati), toka
>>> (gizon bati) edo alokutiborik gabe (hainbati egiten dienean edo
>>> eztabada ari denean: http://www.ehu.es/seg/gizt/5/1/3) arituko da,
>>> trataera batetik bestera igaroz: trataera horiekin, nori zuzentzen
>>> ari zaion eta harekin zer konfiantza mailan duen erakusten du, ez
>>> besterik.
>>>
>>> Bi solaskideri hika egin badiet, aurrez aurre ere lehenago hika egin
>>> diedalako da, gure artean hainbatetan hitz egin dugulako; haietako
>>> bakoitzarekin dudan konfiantza maila besterik ez dut adierazi
>>> horrekin, taldeko beste inori begirunea galdu gabe. Galbidean dugun
>>> alokutiboaren alde, orain arte berezkoa izan duen erabilera emanez.
>>>
>>> Ondo izan,
>>>
>>> Xabier
>>>
>>> ___________
>>>
>>> Xabier Armendaritz
>>> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
>>> Biltzar Nagusiak, 11, behea
>>> 01010 GASTEIZ
>>>
>>> Tel.: 945 174 476
>>>
>>>
>>>
>>> 2013-06-12 12:50(e)an, Itzultzailea - Eibarko Udala(e)k idatzi zuen:
>>>> Ez nekien zerrenda hau bakarrik gizonezkoendakoa zenik...
>>>> Begoña Azpiri
>>>>
>>>> ------------------------------------------------------------------------
>>>> *De:* Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) [mailto:aixe a bildua ctv.es]
>>>> *Enviado el:* asteazkena, 2013.eko ekainak 12 11:41
>>>> *Para:* ItzuL
>>>> *Asunto:* [SPAMB] Re: [itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak
>>>> *Importancia:* Baja
>>>>
>>>>
>>>> Jon, hire mezuari izenburua eman dion gaiari helduta,
>>>> Euskaltzaindiak ez ziguk horretaz araurik eman, baina besteak beste
>>>> Zubiritarren /Euskal gramatika osoa/n halaxe agintzen zigutek
>>>> («Euskaraz, /multzo /baten erdia adierazteko, /plurala/ erabiltzen
>>>> da; beraz, *ikasleen erdiAK* esan behar da, ez */ikasleen erdiA/»,
>>>> 2000. urteko argitaraldiko 150. orrialdean). Besterik adierazi
>>>> ziguk, ordea, Patxi Goenaga euskaltzainak («Euskal neurri sintagmen
>>>> azterketa baterako: zenbat /x,/ zenbat /x-ago,/ zenbat /x
>>>> gehiago/...», /Jean Haritschelhar-i omenaldia, /2008, ISBN
>>>> 978-84-95438-33-1, 222. orrialdea):
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130612/2d963d91/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago