[itzul] Korrika vs La Korrika

Maku Florentino di-da a bildua di-da.com
Or, Mar 15, 10:45:12, CET 2013


Kaixo, laguntza eske nator, hasi berria dugu Korrika eta hasi gara
gaztelaniazko medioetan “La Korrika” badatorrela entzuten. Guk geuk ere,
sarritan, gaztelaniaz hitz egitean halaxe aipatzen dugulakoan nago.  Nik ez
dakit artikuluaren atzean zer dagoen zehazki, zergatik batzuetan LA den, eta
besteetan EL (la Korrika baina el Ibilaldi(a), el Nafarroa Oinez, el Araba
Euskaraz, el Aberri Eguna), baina argi dudana da belarriko mina ematen
didala “¿Vas a ir al ibilaldi?” eta halakoak entzuteak. Hortaz, ahozkoan
zailagoa iruditzen zaidan arren, idatzian “arautu” beharko genukeela uste
dut. Edo hori lortu nahi dugu behintzat. Gurean, izenaren/markaren
erabilerari buruzko aholkua ematea dagokigu, eta interesgarria litzateke
argudio batzuk edukitzea.

 

Zuen ideiak eskertuko ditugu.

 

di-da

zure balioen marka | marca tus valores

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
. . . . . . . . . . 


Maku Florentino
Hizkuntza Zerbitzuaren arduraduna 

 

 <mailto:asier a bildua di-da.com> di-da a bildua di-da.com | +34 946 81 02 61

Txanporta Plaza 4a behea, 48220, Abadino (Bizkaia)

 <http://www.di-da.com/> www.di-da.com 

 

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
. . . . . . . . . . 


LEGE-OHARRA ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legeari jarriki, jakin
ezazu jakinarazpen honetan ager daitezkeen zure datu pertsonalak fitxategi
automatizatu batean jasota daudela eta fitxategi horren ardura di-da
kooperatiba elkartea izeneko merkataritza-sozietateak duela (IFK:
F-95164745, Euskadiko Kooperatiben erregistroan izena emanda, 2002.0.017
zenbakia, 12. liburukia, 1.671 folioa). Datu horiek ez zaizkie hirugarren
batzuei emango. Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko edo aurka
egiteko eskubidea erabili nahi izanez gero, jo ezazu helbide honetara:
Txanporta plaza, 4A behea, 48220 Abadino edo bidal ezazu mezu elektronikoa
<mailto:info a bildua di-da.com> info a bildua di-da.com helbidera. Mezu elektroniko honen eta
bere eranskinen edukia konfidentziala da erabat. Ez bazara zu mezuaren
hartzailea eta mezua nahaste baten ondorioz jaso baduzu, jakinaraz iezaiozu,
mesedez, benetako hartzaileari, mezuaren edukia zabaldu, gorde edo kopiatu
gabe.

 

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130315/1f24df83/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago