[itzul] Korrika vs La Korrika

Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea) amendioa a bildua cfnavarra.es
Or, Mar 15, 11:04:26, CET 2013


Iaupa Maku:

ez dut ulertzen zein den arazoa. Niretzako, gaztelaniaz natural-naturala da "la Korrika". Naturala, "la Berlinale", "el couching", "el marketing", "los spam", "la Perestroika", "la Bundesliga", "el Giro", "el Tour"... eta beste hainbat bezala.

Aitzol

________________________________
De: Maku Florentino [mailto:di-da a bildua di-da.com]
Enviado el: viernes, 15 de marzo de 2013 10:45
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Korrika vs La Korrika

Kaixo, laguntza eske nator, hasi berria dugu Korrika eta hasi gara gaztelaniazko medioetan "La Korrika" badatorrela entzuten. Guk geuk ere, sarritan, gaztelaniaz hitz egitean halaxe aipatzen dugulakoan nago.  Nik ez dakit artikuluaren atzean zer dagoen zehazki, zergatik batzuetan LA den, eta besteetan EL (la Korrika baina el Ibilaldi(a), el Nafarroa Oinez, el Araba Euskaraz, el Aberri Eguna), baina argi dudana da belarriko mina ematen didala "żVas a ir al ibilaldi?" eta halakoak entzuteak. Hortaz, ahozkoan zailagoa iruditzen zaidan arren, idatzian "arautu" beharko genukeela uste dut. Edo hori lortu nahi dugu behintzat. Gurean, izenaren/markaren erabilerari buruzko aholkua ematea dagokigu, eta interesgarria litzateke argudio batzuk edukitzea.

Zuen ideiak eskertuko ditugu.

di-da
zure balioen marka | marca tus valores
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Maku Florentino
Hizkuntza Zerbitzuaren arduraduna

di-da a bildua di-da.com<mailto:asier a bildua di-da.com> | +34 946 81 02 61
Txanporta Plaza 4a behea, 48220, Abadino (Bizkaia)
www.di-da.com<http://www.di-da.com/>

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

LEGE-OHARRA ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA
Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legeari jarriki, jakin ezazu jakinarazpen honetan ager daitezkeen zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean jasota daudela eta fitxategi horren ardura di-da kooperatiba elkartea izeneko merkataritza-sozietateak duela (IFK: F-95164745, Euskadiko Kooperatiben erregistroan izena emanda, 2002.0.017 zenbakia, 12. liburukia, 1.671 folioa). Datu horiek ez zaizkie hirugarren batzuei emango. Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko edo aurka egiteko eskubidea erabili nahi izanez gero, jo ezazu helbide honetara: Txanporta plaza, 4A behea, 48220 Abadino edo bidal ezazu mezu elektronikoa info a bildua di-da.com<mailto:info a bildua di-da.com> helbidera. Mezu elektroniko honen eta bere eranskinen edukia konfidentziala da erabat. Ez bazara zu mezuaren hartzailea eta mezua nahaste baten ondorioz jaso baduzu, jakinaraz iezaiozu, mesedez, benetako hartzaileari, mezuaren edukia zabaldu, gorde edo kopiatu gabe.



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130315/50d9623e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago