[itzul] Korrika vs La Korrika

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Mar 15, 11:50:10, CET 2013


> Kaixo, laguntza eske nator, hasi berria dugu Korrika eta hasi gara 
> gaztelaniazko medioetan “La Korrika” badatorrela entzuten. Guk geuk 
> ere, sarritan, gaztelaniaz hitz egitean halaxe aipatzen dugulakoan 
> nago.  Nik ez dakit artikuluaren atzean zer dagoen zehazki, zergatik 
> batzuetan LA den, eta besteetan EL (la Korrika baina el Ibilaldi(a), 
> el Nafarroa Oinez, el Araba Euskaraz, el Aberri Eguna), baina argi 
> dudana da belarriko mina ematen didala “¿Vas a ir al ibilaldi?” eta 
> halakoak entzuteak. Hortaz, ahozkoan zailagoa iruditzen zaidan arren, 
> idatzian “arautu” beharko genukeela uste dut. Edo hori lortu nahi dugu 
> behintzat. Gurean, izenaren/markaren erabilerari buruzko aholkua 
> ematea dagokigu, eta interesgarria litzateke argudio batzuk edukitzea.
>
>

Aitzol Mendiolak erantzun duenaren haria pixka bat luzatuz.

Gaur hasten da Formula 1 auto lasterren lehiaketa Melbournen. Fundeu-k 
«Fórmula 1: extranjerismos innecesarios» artikulua argitaratu du 
(http://www.fundeu.es/recomendacion/formula-1-extranjerismos-innecesarios/) 
, gaztelaniaz erabili beharko ez liratekeen ingelesezko terminoen ordain 
egokiak emateko.

Denetan, definizioa hasten da honela, adibidez:

4. La /warm up lap /no es otra cosa que la «vuelta de calentamiento».

Edo:

5. El /pit lane /se conoce en español como «calle de garajes» o «calle 
de boxes».

Alegia, denetan artikulua ipintzen du, generoa aukeratuta terminoaren 
esanahiaren arabera (ez «el /warm up lap/» baizik «la /warm.../»).

Iruditzen zait derrigor dela gaztelaniaz hala egitea: hizkuntza 
arrotzeko terminoak determinatu egin behar dira. Fundeu-n bertan, 
2010ean baten batek kontsulta zehatza egin zuen, ea artikulua 
beharrezkoa ote zen:
http://www.fundeu.es/consulta/articulo-en-extranjerismos-2081/

Erantzunak ez du zalantzarako biderik uzten:
«Ese artículo es necesario, y también es necesario poner en cursiva las 
palabras extranjeras».

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130315/609cfca1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago