[itzul] Koloreak Wordfasten
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Mar 21, 07:53:50, CET 2013
>
> Nik esango dudana "konponbide" bat da, dena kolore berean etortzen
> zaigunean (edo koloreren bat gustuko ez dugunean) bat aldatzeko.
> Zuzentzeko, adibidez, dena kolore berean etortzen bazait,
> sorburu-testuaren kolorea aldatu egiten dut.
>
> Wordeko "bilatu eta ordeztu" bat egitea aski da.
>
> BILATU:
>
> * testu formatua, "ezkutuko testua" (hots, sorburu-testua,
> memoriarekin itzuli delarik)
> * kolorea, "automatikoa" (normalean, edo daukana, bestela)
>
> ORDEZTU
>
> * testu formatua, "ezkutuko testua" (ezkutuko izaten segitu behar du)
> * kolorea, "nahi dena" (norberaren gustura)
>
>
Mmm... Pentsatzen jarrita, Bilatu atalean, "ezkutuko testua" baino hobea
izan daiteke Hizkuntzarekin jokatzea, hau da, jatorrizko segmentuen
hizkuntza markatu, testu zati horiek bakarrik hautatu eta ordezpena
egiteko. Horrela, segmentuen arteko kodeak, {0> gisakoak, ez ditu
ukituko. Horiek estilo berezia dute (tw4winMark) eta, badaezpada, hobe
da ezertan ez aldatzea, garbitzerakoan arazorik izan ez dadin.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130321/4c17c0ac/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago