[itzul] Ilargia dela eta

s-txintxurreta a bildua ej-gv.es s-txintxurreta a bildua ej-gv.es
Al, Mar 25, 10:30:30, CET 2013


Ilargia dela eta zalantza bat plazaratu nahi dut.

 

Ilargiaren faseak gehien-gehienontzat bi dira "ilgora" eta "ilbehera"
eta horiek lotu izan ditugu ilberria eta ilbetearen arteko transizio
egunekin, gazteleraz "creciente" eta "menguante" ezagutzen direnekin
alegia (hiztegi guztietan hala dela esango nuke). Hala ere, azken
urteotan ilargiaren eraginari (nekazaritzan, itsasaldietan,...) buruzko
liburu eta egutegiak ugaltzen ari dira eta horiekin batera ilargiaren
inguruko beste fenomeno batzuk gizarteratzen: horien artean ilargiak
egunetik egunera zeruan marrazten duen orbitaren gorako edo beherako
mugimenduarena dago. Antza denez, mugimendu horiek, sinismenak sinismen,
bere biziko garrantzia dute naturan eta gazteleraz "ascendente" eta
"descendente" izendapenarekin ezagutzen dira. Euskaraz, berriz, horiek
izandatzen hasi direnean berriro *"ilgora" eta "ilbehera" erabiltzen da
(ikusi, esate baterako, euskolabeleko  2013ko egutegia), eta badirudi,
euskaraz, logika osoa daukala horrek. 

 

Hala ere, arazo bat sortzen da, nik uste, hizkutzaren ikuspuntutik.
Izendapen bera - "ilgora-ilbera"- bi kontzeptu desberdinerako
erabiltzea; gainera kontzeptu horietako bat oso errotatu dagoena
tradizioan eta bestea, "berriagoa" edo dena, baina logika baduena. Nola
konpondu? 

 

 

Santi Txintxurreta

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130325/a3d162b2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago