[itzul] Ilargia dela eta

Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) aixe a bildua ctv.es
Al, Mar 25, 11:22:11, CET 2013


Elhuyar gaztelania-euskara hiztegiak eta Euskaltermek /goranzko/ dakarte 
/ascendente / ascendant / ascending/ kontzeptu horretarako. Beraz, 
«goranzko ilargia» erabiliko nuke esanahi «berriago» horretarako. Ez dio 
guztiz ihes egiten nahasmenari, baina, hoberik ezean...

Ondo izan,

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: 945 174 476


2013-03-25 10:30(e)an, s-txintxurreta a bildua ej-gv.es(e)k idatzi zuen:
>
> Ilargia dela eta zalantza bat plazaratu nahi dut.
>
> Ilargiaren faseak gehien-gehienontzat bi dira "ilgora" eta "ilbehera" 
> eta horiek lotu izan ditugu ilberria eta ilbetearen arteko transizio 
> egunekin, gazteleraz "creciente" eta "menguante" ezagutzen direnekin 
> alegia (hiztegi guztietan hala dela esango nuke). Hala ere, azken 
> urteotan ilargiaren eraginari (nekazaritzan, itsasaldietan,...) 
> buruzko liburu eta egutegiak ugaltzen ari dira eta horiekin batera 
> ilargiaren inguruko beste fenomeno batzuk gizarteratzen: horien artean 
> ilargiak egunetik egunera zeruan marrazten duen orbitaren gorako edo 
> beherako mugimenduarena dago. Antza denez, mugimendu horiek, 
> sinismenak sinismen, bere biziko garrantzia dute naturan eta 
> gazteleraz "ascendente" eta "descendente" izendapenarekin ezagutzen 
> dira. Euskaraz, berriz, horiek izandatzen hasi direnean berriro 
> ·"ilgora" eta "ilbehera" erabiltzen da (ikusi, esate baterako, 
> /euskolabeleko / 2013ko egutegia), eta badirudi, euskaraz, logika osoa 
> daukala horrek.
>
> Hala ere, arazo bat sortzen da, nik uste, hizkutzaren ikuspuntutik. 
> Izendapen bera --- "ilgora-ilbera"--- bi kontzeptu desberdinerako 
> erabiltzea; gainera kontzeptu horietako bat oso errotatu dagoena 
> tradizioan eta bestea, "berriagoa" edo dena, baina logika baduena. 
> Nola konpondu?
>
> Santi Txintxurreta
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130325/65480c04/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago