[itzul] Ilargia dela eta

inaki irazabalbeitia inakixabier a bildua gmail.com
Al, Mar 25, 11:42:11, CET 2013


Aurreko larunbatean Jakoba Errekondoren Euskadi irratiko saioa entzun nuen.
Bertan Jakobak azpimarratu zuen ilgora dela ilargia zerurantza gorantz
doanean eta hilbera beherantz doanean eta ez duela zerikusirik
gaztelaniazko 'creciente' eta 'menguante'rekin.

Ongi izan,

Inaki

<s-txintxurreta a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 martxoa 25 10:30):

>  Ilargia dela eta zalantza bat plazaratu nahi dut.****
>
> ** **
>
> Ilargiaren faseak gehien-gehienontzat bi dira “ilgora” eta “ilbehera” eta
> horiek lotu izan ditugu ilberria eta ilbetearen arteko transizio egunekin,
> gazteleraz “creciente” eta “menguante” ezagutzen direnekin alegia (hiztegi
> guztietan hala dela esango nuke). Hala ere, azken urteotan ilargiaren
> eraginari (nekazaritzan, itsasaldietan,…) buruzko liburu eta egutegiak
> ugaltzen ari dira eta horiekin batera ilargiaren inguruko beste fenomeno
> batzuk gizarteratzen: horien artean ilargiak egunetik egunera zeruan
> marrazten duen orbitaren gorako edo beherako mugimenduarena dago. Antza
> denez, mugimendu horiek, sinismenak sinismen, bere biziko garrantzia dute
> naturan eta gazteleraz “ascendente” eta “descendente” izendapenarekin
> ezagutzen dira. Euskaraz, berriz, horiek izandatzen hasi direnean berriro
> ·”ilgora” eta “ilbehera” erabiltzen da (ikusi, esate baterako, *euskolabeleko
> * 2013ko egutegia), eta badirudi, euskaraz, logika osoa daukala horrek. **
> **
>
> ** **
>
> Hala ere, arazo bat sortzen da, nik uste, hizkutzaren ikuspuntutik.
> Izendapen bera — “ilgora-ilbera”— bi kontzeptu desberdinerako erabiltzea;
> gainera kontzeptu horietako bat oso errotatu dagoena tradizioan eta bestea,
> “berriagoa” edo dena, baina logika baduena. Nola konpondu? ****
>
> ** **
>
> ** **
>
> Santi Txintxurreta****
>
>  ****
>
> ** **
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130325/81c9d339/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago