[itzul] Ilargia dela eta

B. Oihartzabal b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr
Al, Mar 25, 21:02:44, CET 2013


Etxeberri Ziburukoaren 'Elizara erabiltzeko liburuaren (1665 [1636], 
ikus armiaramaren webgunea), hastapenean, bada 'kalandarioaz edo 
denboraren contuaz tratatzea' deitzen den atal bat. Han, ilargiari 
dagozkionak ere aipatzen dira. Bigarren buruan hauxe dio (ortografia 
gaurkoturik):
/Bi ilargiaren kontu dire./
/Bata ilargi berriarena eta bertzea zaharrarena./
/Ilargi berriaren kontua jakiteko ea noiz hasi behar duen./
/Zaharrarena jakiteko ea zein zahar den edo hasi dela zenbat egun/
/duen./
/Ilargia bete arterainoko artea deitzen dugu gorapena zeren ilhar-/
/gia gora doan./
/Ilargia ahi arteranokoa deitzen dugu, beherapena, zeren ilargia/
/behera doan//./
Gero segitzen du aitzina ilargi berria (III. burua), eta besteak 
aipatuz: ilargi berria (IV. burua), ilargi zahrra (V. eta VI. buruak).
Izan ongi.
Beñat


Le 25/03/2013 11:42, inaki irazabalbeitia a écrit :
> Aurreko larunbatean Jakoba Errekondoren Euskadi irratiko saioa entzun 
> nuen. Bertan Jakobak azpimarratu zuen ilgora dela ilargia zerurantza 
> gorantz doanean eta hilbera beherantz doanean eta ez duela zerikusirik 
> gaztelaniazko 'creciente' eta 'menguante'rekin.
>
> Ongi izan,
>
> Inaki
>
> <s-txintxurreta a bildua ej-gv.es <mailto:s-txintxurreta a bildua ej-gv.es>> igorleak 
> hau idatzi zuen (2013 martxoa 25 10:30):
>
>     Ilargia dela eta zalantza bat plazaratu nahi dut.
>
>     Ilargiaren faseak gehien-gehienontzat bi dira “ilgora” eta
>     “ilbehera” eta horiek lotu izan ditugu ilberria eta ilbetearen
>     arteko transizio egunekin, gazteleraz “creciente” eta “menguante”
>     ezagutzen direnekin alegia (hiztegi guztietan hala dela esango
>     nuke). Hala ere, azken urteotan ilargiaren eraginari
>     (nekazaritzan, itsasaldietan,…) buruzko liburu eta egutegiak
>     ugaltzen ari dira eta horiekin batera ilargiaren inguruko beste
>     fenomeno batzuk gizarteratzen: horien artean ilargiak egunetik
>     egunera zeruan marrazten duen orbitaren gorako edo beherako
>     mugimenduarena dago. Antza denez, mugimendu horiek, sinismenak
>     sinismen, bere biziko garrantzia dute naturan eta gazteleraz
>     “ascendente” eta “descendente” izendapenarekin ezagutzen dira.
>     Euskaraz, berriz, horiek izandatzen hasi direnean berriro
>     ·”ilgora” eta “ilbehera” erabiltzen da (ikusi, esate baterako,
>     /euskolabeleko / 2013ko egutegia), eta badirudi, euskaraz, logika
>     osoa daukala horrek.
>
>     Hala ere, arazo bat sortzen da, nik uste, hizkutzaren
>     ikuspuntutik. Izendapen bera — “ilgora-ilbera”— bi kontzeptu
>     desberdinerako erabiltzea; gainera kontzeptu horietako bat oso
>     errotatu dagoena tradizioan eta bestea, “berriagoa” edo dena,
>     baina logika baduena. Nola konpondu?
>
>     Santi Txintxurreta
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130325/6b4ab041/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago