[itzul] "Laboral kutxa"?
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Maiatza 2, 09:50:38, CEST 2013
Hori da. Izen berezia aldrebesa izan daiteke, baina bakoitzak nahi duena ipintzen du. Eskubidea du horretarako, jakina. Eta besteok kritikatzekoa, bertokoa izanda bertoko izenik ez duelako ipini. Beste historia bat izango zen hasierako euskarazko izenari eutsi eta "Lan Kide Aurrezkia" geroago "Lankide Aurrezki Kutxa" bihurtu balute eta orain "Lankide Kutxa", esate baterako. Eta erdaraz "la Lankide" esan zezatela. Baina horretarako hasieratik eutsi behar zitzaion euskal izenari. Jende garbatua suertatu, ordea. Marketinak aginduta, orain ez zegoen erremedio handirik, baina hasieratik apustu egin balute... Diruak, ostera, ez du euskaraz egiten.
Jon
________________________________
Nork: Ramon Etxezarreta [mailto:etxezarreta a bildua telefonica.net]
Bidaltze-data: martes, 30 de abril de 2013 21:21
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] "Laboral kutxa"?
KUTXABANK da orduan izen egokia? Zergatik? Kontuak ez duela haserrerik merezi esango nuke. NIk esango nuke Pernandotik Xabier edo Iņigora dagoen tarte berdina dagoela Kutxabanketik Rural Kutxara. Dena den izen propioan kutxa izena daraman guztiei "putza" deitzeko proba egin behar genieke, sasoi ekonomiko hauek irauten duten bitartean behintzat. Irenste kontuak beste baterako... ok!
Ramon ETXEZARRETA AIZPURU - Marina, 9 - 1. ezk.- 20007 - DONOSTIA - SAN SEBASTIAN
----- Original Message -----
From: jon-agirre a bildua ej-gv.es
To: itzul a bildua postaria.com
Sent: Tuesday, April 30, 2013 5:15 PM
Subject: Re: [itzul] "Laboral kutxa"?
Laboral Kutxa eta Rural Kutxa aipatu nituen atzo, baina bazegoen Vital Kutxa ere Araban. Konponbidea ez da Kutxa Laborala, ez Kutxa Rurala, ez Kutxa Vitala. Laborala ez da onargarriagoa b jatorra daukalako, ezta Errurala Rurala baino, ez Bitala Vitala baino; Banku Gipuzkoanoa ere ez da Banku Guipuzcoanoa baino euskarago. Ortografiak (garai bateko maileguak idazteko arauak) ez du ez dena badena egiten. Laboral kutxa, Rural kutxa, Vital kutxa nahiz Allianz aseguru-etxea ez dira kritikagarriak gramatikaren aldetik (izen berezia generikoaren aposizioan zuzena baita euskaraz), baizik eta hizkuntza politikaren aldetik Euskal Herriko erakunde batek (Allianz ez besteak) ez dutelako euskaratik sortu euren izena, izen berezia. (Hizkuntza) politikari dagokion aldetik iritzi politikoaren arabera ados edo desados egongo gara kritikarekin (jakina, Euskal Herrian dibertsitatea eta pluraltasuna irentsi behar ditugu, horren atzean gu ez garena ezkutatu arren, munduan zehar herri bakoitzak bere zentraltasunari eta singulartasunari eutsi nahi dion bitartean... Ops, hau esatea ez da politikoki zuzena. Baina, lasai, ez dut barkamenik behar). ;-)
________________________________
Nork: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Bidaltze-data: lunes, 29 de abril de 2013 17:29
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] "Laboral kutxa"?
Kaka piloa, bai. Aspaldidanik dago Nafarroan "Rural Kutxa" (hori duk eta!). Baina Kutxa Rurala ez litzateke askoz hobea, ezta Kutxa Laborala ere.
Banku kooperatibo honen historian, nik dakidala, lehenengo Lan Kide Aurrezkia izena jaso zuen (Caja Laboral Popular), edo lotuta Lankide Aurrezkia, gero lotsatu edo, eta Euskadiko Kutxa (Caja Laboral), eta orain gorotzaren gainean bekorotza. Ez dute inoiz egin euskarazko izenaren aldeko apustu seriorik ez txikirik. Laboral izan da marka hasi-hasieratik eta hor jarraitzen dute, marketinlarien iritziz galdu ezineko erreferentzia, ziur. Baina Laboral gaztelaniaz. Euskaraz "Zein kutxa?" "Laborala" esaten dugunean, "Zein banku" "Guipuzcoanoa" esaten dugunean bezala, izen propioaz ari gara, ez izenak leukakeen esanahiaz. Hortik jo dute Laboral (izeneko) kutxa egitera, Rural (izeneko) kutxa bezala.
Jon
________________________________
Nork: Jose Agustin Arrieta [mailto:jaarrieta2 a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: lunes, 29 de abril de 2013 17:02
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] "Laboral kutxa"?
Zer deritzozue Caja Laboralaren eta Ipar Kutxaren bategitetik sortu den erakunde berriaren izenari?...Desastre hutsa, ezta? Adjektibo erreferentzial-edo derizten horiek ezin dira izen-ardatzaren aurretik ipini, oker ez banago. Garai bateko -aspaldi handiko- "nazional arazoa" eta "sozial borroka" haiek etorri zaizkit gogora: kostatu zitzaigun galanki denoi ere halakoak zirkulaziotik erretiratzea, eta orain zer duk eta fandango bera berriro. A zer ganora... Erakunde serio bati -Euskal Herriko bigarren finantza erakunde handienari - "okurrittu" ere ez Euskaltzaindiari galdetzea ea izen hori zuzena den ala ez. Marka da gurea, gero.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130502/084aa25b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago