[itzul] "Laboral kutxa"?

Jose Agustin Arrieta jaarrieta2 a bildua gmail.com
Or, Maiatza 3, 10:25:24, CEST 2013


Bai, hala da, "diruak ez du euskaraz egiten", Jonek dioen bezala. Badakigu
non bizi garen, eta gure hizkuntzaren osasuna zakurraren "putza"
(sinonimoa: "kutxa"..., bale, Ramon, nahiz eta txiste txarra izan) axola
zaiola gure jende puntuzkoari. Baina horrek ez du lardaskeria
justifikatzen. "Laboral kutxa" gaizki dago, eta esan egin behar dela uste
dut.  "Bilbao Bizkaia Kutxa" eta "Gipuzkoa Donostia Kutxa" gaizki zeuden
bezala. Berorietan lan egiten genuen euskara teknikarion proposamena zera
izan zen: "Bilbo eta Bizkaiko Kutxa", "Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa":
erran gabe doa inola ere ez zutela onartu, eta arrazoi nagusia imajina
dezakezue zein izan zen, ama preso bati bere ziegatik "Pirritx (pi-pi-pi)
Porrotx"en posterra kendu ziotenagatiko berbera. "Vital Kutxa", berriz,
onargarria zela uste dut: "Vital" akronimo bat baitzen, "Vitoria-Álava"ren
laburdura-edo, eta horregatik, lato sensu, "Vital (deritzan) Kutxa" uler
zitekeen. Baina "Laboral" ez da ezeren akronimo.

En fin, gramatika(zko) zalantzak edo zalantza gramatikalak...Beti izan
ditut, ugari, eta izango aurrerantzean ere. Baina horra...*gramatikal
zalantzarik, behintzat, ez dut uste...


<jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 maiatza 2 09:50):

>  Hori da. Izen berezia aldrebesa izan daiteke, baina bakoitzak nahi duena
> ipintzen du. Eskubidea du horretarako, jakina. Eta besteok kritikatzekoa,
> bertokoa izanda bertoko izenik ez duelako ipini. Beste historia bat izango
> zen hasierako euskarazko izenari eutsi eta “Lan Kide Aurrezkia” geroago
> “Lankide Aurrezki Kutxa” bihurtu balute eta orain “Lankide Kutxa”, esate
> baterako. Eta erdaraz “la Lankide” esan zezatela. Baina horretarako
> hasieratik eutsi behar zitzaion euskal izenari. Jende garbatua suertatu,
> ordea. Marketinak aginduta, orain ez zegoen erremedio handirik, baina
> hasieratik apustu egin balute… Diruak, ostera, ez du euskaraz egiten.****
>
> ** **
>
> Jon****
>
> ** **
>
> ** **
>  ------------------------------
>
> *Nork:* Ramon Etxezarreta [mailto:etxezarreta a bildua telefonica.net]
> *Bidaltze-data:* martes, 30 de abril de 2013 21:21
> *Nori:* ItzuL
>
> *Gaia:* Re: [itzul] "Laboral kutxa"?
> ****
>
> ** **
>
> ** **
>
> KUTXABANK da orduan izen egokia? Zergatik? Kontuak ez duela haserrerik
> merezi esango nuke. NIk esango nuke Pernandotik Xabier edo Iñigora dagoen
> tarte berdina dagoela Kutxabanketik Rural Kutxara. Dena den izen propioan
> kutxa izena daraman guztiei "putza" deitzeko proba egin behar genieke,
> sasoi ekonomiko hauek irauten duten bitartean behintzat. Irenste kontuak
> beste baterako... ok!****
>
> Ramon ETXEZARRETA AIZPURU -  Marina, 9 – 1. ezk.- 20007 - DONOSTIA – SAN
> SEBASTIAN****
>
>  ****
>
>  ****
>
>  ----- Original Message ----- ****
>
> *From:* jon-agirre a bildua ej-gv.es ****
>
> *To:* itzul a bildua postaria.com ****
>
> *Sent:* Tuesday, April 30, 2013 5:15 PM****
>
> *Subject:* Re: [itzul] "Laboral kutxa"?****
>
> ** **
>
> Laboral Kutxa eta Rural Kutxa aipatu nituen atzo, baina bazegoen Vital
> Kutxa ere Araban. Konponbidea ez da Kutxa Laborala, ez Kutxa Rurala, ez
> Kutxa Vitala. Laborala ez da onargarriagoa b jatorra daukalako, ezta
> Errurala Rurala baino, ez Bitala Vitala baino; Banku Gipuzkoanoa ere ez da
> Banku Guipuzcoanoa baino euskarago. Ortografiak (garai bateko maileguak
> idazteko arauak) ez du ez dena badena egiten. Laboral kutxa, Rural kutxa,
> Vital kutxa nahiz Allianz aseguru-etxea ez dira kritikagarriak gramatikaren
> aldetik (izen berezia generikoaren aposizioan zuzena baita euskaraz),
> baizik eta hizkuntza politikaren aldetik Euskal Herriko erakunde batek
> (Allianz ez besteak) ez dutelako euskaratik sortu euren izena, izen
> berezia. (Hizkuntza) politikari dagokion aldetik iritzi politikoaren
> arabera ados edo desados egongo gara kritikarekin (jakina, Euskal Herrian
> dibertsitatea eta pluraltasuna irentsi behar ditugu, horren atzean gu ez
> garena ezkutatu arren, munduan zehar herri bakoitzak bere zentraltasunari
> eta singulartasunari eutsi nahi dion bitartean… Ops, hau esatea ez da
> politikoki zuzena. Baina, lasai, ez dut barkamenik behar).  ;-)****
>
> ** **
>
> ** **
>  ------------------------------
>
> *Nork:* jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
> *Bidaltze-data:* lunes, 29 de abril de 2013 17:29
> *Nori:* itzul a bildua postaria.com
> *Gaia:* Re: [itzul] "Laboral kutxa"?****
>
> ** **
>
> ** **
>
> Kaka piloa, bai. Aspaldidanik dago Nafarroan “Rural Kutxa” (hori duk
> eta!). Baina Kutxa Rurala ez litzateke askoz hobea, ezta Kutxa Laborala ere.
> ****
>
> ** **
>
> Banku kooperatibo honen historian, nik dakidala, lehenengo Lan Kide
> Aurrezkia izena jaso zuen (Caja Laboral Popular), edo lotuta Lankide
> Aurrezkia, gero lotsatu edo, eta Euskadiko Kutxa (Caja Laboral), eta orain
> gorotzaren gainean bekorotza. Ez dute inoiz egin euskarazko izenaren
> aldeko apustu seriorik ez txikirik. Laboral izan da marka hasi-hasieratik
> eta hor jarraitzen dute, marketinlarien iritziz galdu ezineko
> erreferentzia, ziur. Baina Laboral gaztelaniaz. Euskaraz “Zein kutxa?”
> “Laborala” esaten dugunean, “Zein banku” “Guipuzcoanoa” esaten dugunean
> bezala, izen propioaz ari gara, ez izenak leukakeen esanahiaz. Hortik jo
> dute Laboral (izeneko) kutxa egitera, Rural (izeneko) kutxa bezala.****
>
> ** **
>
> Jon****
>
> ** **
>
>  ****
>
> ** **
>  ------------------------------
>
> *Nork:* Jose Agustin Arrieta [mailto:jaarrieta2 a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* lunes, 29 de abril de 2013 17:02
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* [itzul] "Laboral kutxa"?****
>
> ** **
>
> ** **
>
> Zer deritzozue Caja Laboralaren eta Ipar Kutxaren bategitetik sortu den
> erakunde berriaren izenari?...Desastre hutsa, ezta? Adjektibo
> erreferentzial-edo derizten horiek ezin dira izen-ardatzaren aurretik
> ipini, oker ez banago. Garai bateko -aspaldi handiko- "nazional arazoa" eta
> "sozial borroka" haiek etorri zaizkit gogora: kostatu zitzaigun galanki
> denoi ere halakoak zirkulaziotik erretiratzea, eta orain zer duk eta
> fandango bera berriro.  A zer ganora... Erakunde serio bati -Euskal Herriko
> bigarren finantza erakunde handienari - "okurrittu" ere ez Euskaltzaindiari
> galdetzea ea izen hori zuzena den ala ez. Marka da gurea, gero.****
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130503/406808f9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago