[itzul] Askegunea

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Or, Maiatza 3, 11:39:27, CEST 2013


Ni ez naiz nor inori begiak zabaltzeko edo itsuak argitzeko, eta "gune
askea" guztiz zuzena iruditzen zait, jakina. Hala ere, "askegune"
gaitzesten ez nintzen erraz ausartuko (hitzaren eraketaz ari naiz).

Baldin eta "aske" izenondoa bada (eta horretan denok ados egongo gara), eta
baldin eta [IZENONDO + gune] elkartea zilegia dela onartzen badugu,
badirudi "askegune" ez litzatekeela ezinezkoa, ezta?

Zeren eta bigarren baldintza ontzat ematen ez bada (alegia, [IZENONDO +
gune] elkartea zilegia izatea) nola emango dira ontzat Hiztegi Batuko
"laugune" (gune laua), "lazgune" (gune latza), "ahulgune" (gune ahula),
"beltzune", "gorriune", "sakonune"...?

*Alfontso Mujika Etxeberria*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 216

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.     Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.


2013/5/3 Diego Martiartu <onddobaltz45 a bildua gmail.com>

> Interes handiz jarraitu ditut Laboral Kutxaz esandakoak. Dena den, ni
> gehiago intrigatzen nau "Askegunea" horren jatorriak. Euskal hizkuntzaren
> aldetik behintzat, ez diot ez bururik ez buztanik ikusten. Gainera,
> merkatu irizpiderik edo diru-hotsik ez tartean... Ez luke Gune Askea edo
> Askatasun Gunea edo holako zerbait izan behar? Aske (izeneko) gunea ote?
> Ezetzean nago... Baten batek begiak zabalduko dizkidalakoan...
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130503/348cdb2e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago