[itzul] Askegunea

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Or, Maiatza 3, 12:20:58, CEST 2013


Ez du eragin handirik eztabaidaren mamian, baina kontuz adibideokin, -gune
horietariko batzuk -tasun baliokoak dira-eta tradizioan:

"ahulgune": ahultasun
"maitagune": maitasun

(Kontrakoa ere gertatzen da; zentzu abstraktua zein konkretua har
baitezakete atzizki biok, nahiz guk orain ia erabat banatu -gune
(konkretua) eta -tasun (abstraktua):

"gorritasun [bat larruazalean]": gorriune)

Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)<aixe a bildua ctv.es> igorleak hau idatzi zuen
(2013 maiatza 3 12:07):

>
> Jonek esan bezala ulertu dut nik ere: *haizegunea* «haizea dabilen tokia»
> eta *belargunea *«belarra dagoen tokia» diren bezala, *Askegunea*«(pertsona) askeak bildu diren tokia»-edo izango litzateke, izenondoa
> izentzat erabilita. Alfontsok eman duen interpretazioa ere («gune askea»,
> *ahulgune*, *beltzune* eta abarren ildotik) posible da, noski.
>
> Xabier
>
> (Ni ere, orain arte Euskadiko Kutxa / Caja Laboral izandakoak hartutako
> izen berriarekin penatuta; beste aukera bat galdua.)
>
>
> 2013-05-03 11:40(e)an, jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k idatzi zuen:
>
>  Tira, uler daiteke ‘(pertsona) askeen gunea” dela eta hortik “Askegunea”
> (askeen gunea).****
>
> ** **
>
> Jon****
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130503/5eeef35c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago