[itzul] Esaldi korapilatsua
"IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki"
iibanez a bildua gipuzkoa.net
Or, Maiatza 10, 11:54:55, CEST 2013
Antzeko beste hauek ere aurkitu ditut hainbat erakunderen testuetan. Ikusten duzunez, askotariko estiloak eta aukerak dituzte, eta testua ere ez dator guztiz bat zurearekin. Beraz, gustukoen dituzun formak hartu eta zure itzulgaiaren arabera molda ditzakezu. Hona hemen:
Gertuko etxebizitzetako logela, sukalde eta egongeletan, hotsa ez da izango egunez (08:00-22:00) 40 dB(A) eta gauez (22:00-08:00) 30 dB(A) baino handiagoa minutu jarraitu bateko maila baliokidea (Leq-60) neurtuta, ezta egunez 45 dB(A) eta gauez 35 dB(A) baino handiagoa ere muturreko balioetan. Dena dela, gai horri buruzko udal arautegirik baldin badago, hori ere bete beharko da.
Lokalaren intsonorizazioa, maila jarraitu baliokidean (Leq) 40 eta 30 dB(A)-ko maila ez gainditzeko, ezta maila gorenean (Lmax) 45 eta 35 dB(A)-ko maila ez gainditzeko hurbilen dauden etxebizitzen barnean, hurrenez hurren 08:00etatik eta 22:00etatik aurrera. Honetaz gain, egun dagoen udal araudi espezifikoa bete beharko da.
Bestalde, lokala behar bezain hosgabetuta dagoen egiaztatu zen, hau da, kalifikazio eta neurri zuzentzaileei buruzko txosteneko 4. neurri zuzentzaileak dioenez, hurbileneko etxebizitzen barruan hotsak gehienez ere ondorengo mailak ote dauzkan goizeko 08:00etatik eta gaueko 22:00etatik aurrera, hurrenez hurren: 40 eta 30 dB(A), jarraiko hots maila baliokidea (Leq) neurtuta, eta 45 eta 35 dB(A), gehieneko hots maila (Lmax) neurtuta. Hala, IMAE SL laborategiak neurtu zituen goian aipatutako etxebizitzara igorritako soinu presio mailak.
Lokala hosgabetuko da. Hurbileneko etxebizitzetako barnean ez da gaindituko 40 eta 30 dB(A)ko balioa, hots maila jarraitu baliokidean neurtuta (Leg 60-s), ez eta 45 eta 35 dB(A)ko gehieneko soinu maila ere, eguna 22.00ak arte eta gaua 8.00ak arte jota. Dena dela, gai horri buruzko udal arautegirik baldin badago, hori ere bete beharko da.
________________________________
Nork: Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: viernes, 10 de mayo de 2013 11:29
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Esaldi korapilatsua
"Edonola ere, ez dira ondoko balio hauek gaindituko: 38 dB(A) 22ak arte, eta 28 dB(A) goizeko 8ak arte, etengabeko Leq maila baliokidean, minutu 1ean; eta inguruko etxebizitzetako logeletan, sukaldeetan eta egongeletan, 45 dB(A)-ko gehienezko puntako balioa 8etatik aurrera, eta 35 dB(A) 22etatik aurrera."
Horrela itzuli nuen duela gutxi antzeko pasarte bat. Korapilatsua da, bai, baina hamaika buelta eman eta gero horrela uztea erabaki nuen... Gauza batzuk ez datoz bat zure itzulgaiarekin, baina tira, ezertarako balio badizu...
Ondo izan!
Patricia
2013/5/10 Itzuliz Itzulpen Zerbitzua <itzuliz a bildua euskaltel.net<mailto:itzuliz a bildua euskaltel.net>>
Egun on. Esaldia moldatu ezinik nabil ondoko esaldi horretan, ea laguntzen didazuen:
Insonorización del local a fin de que se sobrepasen los 40 dB(A) hasta las 22 horas o los 30 dB(A) hasta las 8 de la mañana en nivel continúo equivalente en Leq. 60 sg., ni los 45 y 35 dB(A) medidos como Lmax. en los dormitorios, cocinas y salas de estar a partir de las 8 y 22 horas respectivamente sin perjuicio de la normativa municipal específica existente
'se sobrepasen' ordez, 'no se sobrepasen' behar du. Baina hori alde batera utzita:
"en nivel continúo equivalente en Leq. 60 sg., ni los 45 y 35 dB(A) medidos como Lmax."
Laguntzerik bai?
Beti bezala, mila esker
Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130510/9403cd7c/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago