[itzul] La venganza es un plato que se sirve frío y en bandeja de plata
kixmi
kixmi a bildua iservicesmail.com
As, Maiatza 14, 18:19:22, CEST 2013
Itxaro Bordaren adibide hau aurkitu dut:
Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)
Orr.: 87
Zanpa-zanpa urrundu zen ordea mendekua jaki hotza baino ez
zitekeela murmuzikatuz.
Nahikoa zabaldua ematen du esamolde hori beste hizkuntza
batzuetan,ingelesez "revenge is a dish best served cold" erabiltzen omen
da, esaterako (eta frantsesez, antza, "la vengeance est un plat qui se
mange froid")
Euskaraz berezko ordain betea aurkitu ezean, ez dut eragozpenik ikusten
hitzez hitz itzultzeko.
("Zillarrezko bandeja" ere agertzen da Orotarikoan: Zillarrezko bandejan
/ patata ustela! )
14/05/2013 17:54(e)an, Leire Barazea(e)k idatzi zuen:
> Arratsaldeon...
>
> Ezagutzen al duzue horretatrako molderik euskaraz? Nik ez dut aurkitu,
> eta ez dakit hitzez hitz itzultzea egoki iruditzen zaidan.
> Eskerrik asko aldez aurretik. Leire
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago