[itzul] -(e)ko/-go

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Maiatza 16, 09:59:47, CEST 2013


Asteon entzun arte ez naiz konturatu bitxikeria honetaz: 'Cannesko'
idazten dela baina 'kango' irakurtzen ('kaneko' ere bai).

 

Bestalde, Euskaltzaindiak 1970eko hamarkada hasieran hartutako
deklinabide erabakia non dago? Ez dut aurkitzen webgunean. Euskera
aldizkariaren separata batean ere atera zuten.

 

Uste dut -l, -n,-r, -s, -x eta -z amaierako toki izenek aukeran dutela
-go/-eko, lehenak eta bigarrenak, eta -ko/-eko, enparauek, baina
lehenengo formak ari dira nagusitzen: -lgo, -ngo, -rko, -sko, -xko eta
-zko. Berdintsu, -ts, -tx eta -tz amaierako toki izenek, hurrenez
hurren, -sko, -xko eta -zko edo -tseko, -txeko eta -tzeko egin dezakete
baina lehenak dira nagusi. Horretaz zer zioen gogoratzeko begiratu nahi
dut arau hura.

 

Jon

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130516/3ee39554/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago