[itzul] <!A!>(e)k itxita egon beharko luke

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Maiatza 20, 10:45:05, CEST 2013


> Ostiralean ondo zebilen. Gaur itzulpen bat egiten hasi eta horixe 
> agertu zait.
> Wordfast 5.60k da, eta microsoft word 2010

Ematen dituzun datu apur horiek kontuan hartuta, hau egin dezakezu:

  * Begiratu dokumentua goitik behera arretaz, ez segmenturen bat itxi
    gabe gelditu ote zitzaizun ostiralean.
  * Orain arte itzulitako zatia ez bada ikaragarri luzea, utzi albo
    batera dokumentu hori, hartu berriro jatorrizko itzulgaia, eta
    memoria bera erabilita, itzuli ostera orain artekoa.
  * Ez bazenuen gorde jatorrizko itzulgaia (beti gorde behar da kopia
    bat!), itzultzen ari zaren dokumentutik abiatuta berreskuratu
    dezakezu: ipini kurtsorea segmentuetatik kanpo, sakatu Alt+Supr,
    berretsi, eta, voilà, jatorrizko testua soilik geratuko zaizu.

Azken ohar bat: eguneratu zure WF. Honez gero 6.03 bertsioan dabil.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130520/0a4a7abe/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago