[itzul] Garuna ala burmuina?
Enrique Umaran
enriqueumaran a bildua uribekostabhi.com
Or, Aza 8, 10:15:16, CET 2013
Kaixo, itzultzaileok. Aholku bila nator.
Batxilergorako Psikologia materialak prestatzen nago, eta zalantza bat
daukat.
"Brain" edo "cerebro" itzultzeko, ez dakit zein hitza erabili. "Burmuina"
hautatu nuen aspaldi, baina "garuna" ere posible da .
Brain-cerebro, alde batetik entzefaloaren parte jakin bat da, zerebeloa eta
entzefalo-enborrarekin batera. Baina, beste aldetik, dibulgazioan entzefalo
osoari deitzeko ere erabiltzen da.
Euskaraz ere, ez dauka zentzu handirik "entzefaloa" erabiltzea
dibulgazioan, baina burmuin-garunaren artean, badago bat bestea baino
gomendatuagoa?
Beste aldetik, bat hautatutakoan, uste dut hobe dela hori baino ez
erabiltzea, ikasleek bi gauzari buruz ari garela pentsa ez dezaten. Zuzen
nago honetan?
Elhuyar hiztegia:
es > eu
-
1 *s.m.*
[*en el sentido amplio, como sinónimo de encéfalo*] (Anat.)
*garun*<http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/cerebro#>
, *burmuin* <http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/cerebro#>
*el cerebro de los gorilas es menor que el de los hombres*: gorilen
garuna gizakiena baino txikiagoa da
-
2 *s.m.*
[*en el sentido estricto, como parte del encéfalo*] (Anat.)
*garun*<http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/cerebro#>
, *burmuin* <http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/cerebro#>, *zerebro
<http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/cerebro#>*
Eskerrik asko,
Enrique
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131108/1a0e9720/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago