[itzul] Garuna ala burmuina?
Antton Gurrutxaga Hernaiz
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Or, Aza 8, 11:58:39, CET 2013
Gai honetaz asko eztabaidatu da, eta uste dut denetariko ikuspegiak
daudela. Alderdi eztabaidatuenetako bat izan da "zerebro" behar den ala ez.
Batzuek defendatzen dute "zerebro" erabiltzea, baina ez, noski, 'entzefalo'
adieran, ingelesezko 'cerebrum' adieran baizik (entzefaloaren atal bat).
Zergatik?
Lehenik, zuk diozunez, dibulgazioan "garun" edo "burmuin" erabili ohi da,
maiz 'entzefalo' adieran (Elhuyarren, "garun" erabiltzen dugu normalean,
baina gure aukera da, ezin dugu esan "burmuin" erabiltzea baino
estandarrago edo egokiagoa denik; bide batez, hizketa arruntean, "garun"
pluralean erabiltzeko joera handia dago, baina espezializazio-arloetan,
dela 'entzefalo' dela 'zerebro' adieran, ez da pluralean erabiltzen).
Horrek eragingo zuen, seguru asko, "garun" hitza 'entzefalo' adierarekin
identifikatzeko desplazamendua; ingelesez ere, "brain" erabiltzen da.
Bestetik, "garun" zein "burmuin", tradizioan, garezurraren barruko eduki
guztiari esan zaiola esango nuke, eta ez espezifikoki horren atal bati,
'cerebrum'i.
Baina badira "zerebro" maileguaren beharra ukatu, eta, 'cerebrum'
adierarako, "garun" edo "burmuin" proposatu eta erabili dutenak. Pentsatu
behar dugu, erabilera-aukera horretan zehaztasuna behar denean, garuna
entzefaloren atala bat litzatekeela.
"Garun" eta "burmuin" hitzen zehaztasunik ezaren antzeko arazoa du
gaztelaniazko "seso" hitzak ere:
*DRAE*
*seso**1**.*
(Del lat. *sensus*, sentido).
* 1.* m. *cerebro*<http://lema.rae.es/drae/srv/search?id=9Cf0S4e7TDXX244pMcs6#0_1>(||
centro nervioso del encéfalo).
* 2.* m. Masa de tejido nervioso contenida en la cavidad del cráneo. U. m.
en pl.
Elhuyarren ZTHn, honela eman dugu, proiektu horretako adituen aholkua
kontuan hartuta:
garun1. Anat. sin. entzefalo, burmuinNerbio-sistemaren zentroa;
ornodunetan, orno-muinaren aurreko muturrean, garezurraren barnean, dagoen
nerbio-materiazko masa. Zerebroaz (edo garunaz), zerebeloaz eta
bizkarrezur-erraboilaz osatuta dago. en brain, encephalon esencéfalofr
encéphale
garun
2. Anat.sin. zerebro, burmuinEntzefaloaren goi-aurrealdeko organoa, gorputz
barneko eta inguruko informazio guztia jaso, prozesatu eta gordetzen duena.
encerebrumescerebrofrcerveau
entzefalo, nerbio-sistema
Horrek adierazten du "garun" eta "burmuin" espezializazio-arloan
inespezifikoak direla, eta testuinguru askotan, anbiguoak. Horregatik eman
dugu "zerebro" erabiltzeko aukera.
*Antton Gurrutxaga*
Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com [image: Linkedin
lotura]<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 228
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
2013/11/8 <p-etxezarraga a bildua ivap.es>
>
>
>
> ------------------------------
>
> *De:* p-etxezarraga a bildua ivap.es [mailto:p-etxezarraga a bildua ivap.es]
> *Enviado el:* viernes, 08 de noviembre de 2013 10:25
> *Para:* itzul a bildua postaria.com
> *Asunto:* Re: [itzul] Garuna ala burmuina?
>
>
>
> Nire ustez, "garun edo garaun" eta "burmuin" sinonImo exaktoak dira.
> Horretaz aparte, esan behar dut ezen, "zerebroaren" ordez erabiltzen bada,
> pluralean erabili behar dela: " garaunei kalte handia egin die" eta
> antzekoak ohikoak dira gure inguruan..
>
>
> ------------------------------
>
> *De:* Enrique Umaran [mailto:enriqueumaran a bildua uribekostabhi.com]
> *Enviado el:* viernes, 08 de noviembre de 2013 10:15
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* [itzul] Garuna ala burmuina?
>
>
>
> Kaixo, itzultzaileok. Aholku bila nator.
>
>
>
> Batxilergorako Psikologia materialak prestatzen nago, eta zalantza bat
> daukat.
>
>
>
> "Brain" edo "cerebro" itzultzeko, ez dakit zein hitza erabili. "Burmuina"
> hautatu nuen aspaldi, baina "garuna" ere posible da .
>
>
>
> Brain-cerebro, alde batetik entzefaloaren parte jakin bat da, zerebeloa
> eta entzefalo-enborrarekin batera. Baina, beste aldetik, dibulgazioan
> entzefalo osoari deitzeko ere erabiltzen da.
>
>
>
> Euskaraz ere, ez dauka zentzu handirik "entzefaloa" erabiltzea
> dibulgazioan, baina burmuin-garunaren artean, badago bat bestea baino
> gomendatuagoa?
>
>
>
> Beste aldetik, bat hautatutakoan, uste dut hobe dela hori baino ez
> erabiltzea, ikasleek bi gauzari buruz ari garela pentsa ez dezaten. Zuzen
> nago honetan?
>
>
>
>
>
> Elhuyar hiztegia:
> *es > eu*
>
> - 1 *s.m.*
>
> [*en el sentido amplio, como sinónimo de encéfalo*] (Anat.) *garun*<http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/cerebro>
> , *burmuin* <http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/cerebro>
>
> *el cerebro de los gorilas es menor que el de los hombres*: gorilen
> garuna gizakiena baino txikiagoa da
>
> - 2 *s.m.*
>
> [*en el sentido estricto, como parte del encéfalo*] (Anat.) *garun*<http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/cerebro>
> , *burmuin* <http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/cerebro>, *zerebro
> <http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/cerebro>*
>
>
>
>
>
> Eskerrik asko,
>
>
>
> Enrique
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131108/b9095937/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago