[itzul] Garuna ala burmuina?

p-etxezarraga a bildua ivap.es p-etxezarraga a bildua ivap.es
Or, Aza 8, 10:28:49, CET 2013


 

 

________________________________

De: p-etxezarraga a bildua ivap.es [mailto:p-etxezarraga a bildua ivap.es] 
Enviado el: viernes, 08 de noviembre de 2013 10:25
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Garuna ala burmuina?

 

Nire ustez, "garun edo garaun" eta "burmuin" sinonImo exaktoak dira. Horretaz aparte, esan behar dut ezen,  "zerebroaren" ordez erabiltzen bada, pluralean erabili behar dela: " garaunei kalte handia egin die" eta antzekoak ohikoak dira gure inguruan..

 

________________________________

De: Enrique Umaran [mailto:enriqueumaran a bildua uribekostabhi.com] 
Enviado el: viernes, 08 de noviembre de 2013 10:15
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Garuna ala burmuina?

 

Kaixo, itzultzaileok. Aholku bila nator.

 

Batxilergorako Psikologia materialak prestatzen nago, eta zalantza bat daukat.

 

"Brain" edo "cerebro" itzultzeko, ez dakit zein hitza erabili. "Burmuina" hautatu nuen aspaldi, baina "garuna" ere posible da .

 

Brain-cerebro, alde batetik entzefaloaren parte jakin bat da, zerebeloa eta entzefalo-enborrarekin batera. Baina, beste aldetik, dibulgazioan entzefalo osoari deitzeko ere erabiltzen da.  

 

Euskaraz ere, ez dauka zentzu handirik "entzefaloa" erabiltzea dibulgazioan, baina burmuin-garunaren artean, badago bat bestea baino gomendatuagoa?

 

Beste aldetik, bat hautatutakoan, uste dut hobe dela hori baino ez erabiltzea, ikasleek bi gauzari buruz ari garela pentsa ez dezaten. Zuzen nago honetan?

 

 

Elhuyar hiztegia:


es > eu


*	1  s.m.

[en el sentido amplio, como sinónimo de encéfalo] (Anat.) garun <http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/cerebro> , burmuin <http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/cerebro> 

el cerebro de los gorilas es menor que el de los hombres: gorilen garuna gizakiena baino txikiagoa da

*	2  s.m.

[en el sentido estricto, como parte del encéfalo] (Anat.) garun <http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/cerebro> , burmuin <http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/cerebro> , zerebro <http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/cerebro> 

 

 

Eskerrik asko,

 

Enrique

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131108/3dd2fbc8/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago