[itzul] Fwd: autoerretratu ala autorretratu
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Aza 12, 11:59:21, CET 2013
Hitza 'erretratu' bada -euskal hitza, esan nahi dut-, eta aurrizkia 'auto-' -hots, euskal aurrizkia-,' autoerretratu' ateratzen zait euskaraz: o- + -e = -oe- baita. Ala 'auto-' + 'enplegu' '*autonplegu' da? A, bai... ahaztuta neukan gaztelania dugula euskararen zuzentasunaren neurria.
Euskal hitzak baliatu behar ditugu, behintzat honen gauza arruntetan. Latinetiko hitz horrek ('retractus' > 'erretratu') gaztelaniazko lehengusua izateak ('retrato') ez du haren menpe jartzen, hau da, gaztelaniazko oihartzuna duelako hizkuntza horren araura jo behar dugu? Hitzak pertsona balira, hori arrazakeria litzateke: jatorriagatik bereiztea, alegia. Hitzetan zer esango genuke, hizkuntzakeria dela, etimokeria?
Noizbait bere burua erretzeko gauza den gai bat asmatzen edo aurkitzen bada, 'autoerretzailea' izango da? Ala 'autorretzailea'? Ala gaztelaniaz 'quemar' denez, hau da, '*rear' existitzen ez delako, osorik errespetatuko genuke euskal hitza?
Jon
From: Elixabete Etxeberria Otaegi [mailto:e.etxeberria a bildua elhuyar.com]
Sent: asteartea, 2013.eko azaroak 12 10:52
To: itzul
Subject: [itzul] Fwd: autoerretratu ala autorretratu
Ez da atzo goizeko kontua, lehen ere Itzuleko zerrendan atera izan den gaia da.
Hiztegi Batuan ez da "auto+rre-/auto+erre-" elkarterik agertzen.
Elhuyarren gisa horretakoak "auto+rre-" egitearen aldeko erabakia, hitza mailegatzearen aldekoa alegia, hartu zen orain dela uste asko, oker ez banago.
Erabileran biak badabiltza ere, bai Lexikoaren Behatokian, eta bai Elhuyar Web-corpusean (http://webcorpusak.elhuyar.org/) "autorretratu"k agerpen gehiago ditu.
Hori horrela izanik, "autorretratu, autorregulatu, autorregulazio..." egiten dugu
Horixe da Euskalterm-en aukera ere.
Elixabete Etxeberria Otaegi
Hizkuntza eta Teknologia
<http://www.elhuyar.org/irudiak/logoak/elh-hizkuntza.png>
e.etxeberria a bildua elhuyar.com
tel.: 943363040 | luzp.: 227
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
www.elhuyar.org <http://www.elhuyar.org>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
---------- Forwarded message ----------
From: Daniel Luján Cazalilla <dlujan a bildua iec.cat>
Date: 2013/11/12
Subject: Re: [itzul] autoerretratu ala autorretratu
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Zehazkin:
autorretrato m burupotret, autoerretratu.
De: Berasategi Zurutuza, Joxe M. [mailto:jmbera a bildua alava.net]
Enviat: dimarts, 12 / novembre / 2013 08:44
Per a: 'ItzuL'
Tema: [itzul] autoerretratu ala autorretratu
Aurrez eskerrik asko,
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
Lege oharra:
Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
Aviso legal:
Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001 Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación, cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por escrito, acreditando la identidad.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
No imprima este mensaje si no es imprescindible
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131112/82c93aea/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131112/82c93aea/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago